5. etapa: Ypres > Arenberg (155,5 km). Profila eta aurre analisia.

5.etapa

IBILBIDEA

Lehen asteko etaparik esperoena da 5. etapa hau, harbideetako etapa. Txirrindulariek 155,5 km egin beharko dituzte Belgikako errepide estu eta malkartsuetatik barrena. Etapako lehen 87 km-ek ez dute beste munduko zailtasunik eta seguruenik ihesaldi bat antolatuko da etapako zati honetan. Hemendik aurrera ordea gauzak aldatuko dira, harbidea izango baita etapako protagonista; azken 60 km-etako 9 tramoei aurre eginez. Lasterketako faboritoek benetan beldur diete Paris-Roubaix lasterketa handiko ibilbide bihurri hauei, are gehiago espero den bezela euria egiten badu, beraien aukerak arriskuan jar daitezke eta.

Ibilbide honen historia eta ezaugarriak hobeki ezagutzeko bota begirada bat Hibai Martinez tropelkidearen “Ypres, infernutik infernura” artikuluari.

FABORITOAK

Etapako faboritoetaz hitz egiten baldin badugu, Cancellara (TFR, %29,4) da kontuan izan beharreko gizona. Argi adierazi du bere helburu nagusia Frantziako Tour honetan etapa hau izango dela eta harbideetako bere palmaresa kontuan izanda, bera izango da faborito nagusia. Bere aukerak helmugara bakarrik iristean datza nagusiki, izan daitezkeen beste faboritoak bere baino azkarragoak izan daitezkeelako azken esprintean, honen adibide; Kristoff (KAT, %42,7), Sagan (CAN, %50,5) edo Van Avermaet (BMC, %7,8).

Gainera, esan beharra dago, nere ustetan, harbideetako espezializta askok beraien aukerak beraien liderraren mesedetan galduko dituztela, eta honen adibide garbi moduan Thomas (SKY, %6,7) eta Langeveld (GRS, %7,3) ikusten ditut. Euriarekin oso arriskutsua bilakatu daiteke etapa hau eta honekin nik bi lasterketa ezberdin aurre ikusten ditut; etaparen lehian ibiliko direnak eta generala disputatzera datozen faboritoen lehia. Bat baino gehiagok bera aukerak etapa honetan galduko dituelakoan nago, beraz etxean telebistari itsatsita geratzeko etapa dugu aurretik. Hona faboritoen izarrak:

*** Cancellara (TFR, %29,4)

** Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5) / Van Avermaert (BMC, %7,8)

* Degenkolb (GIA, %23,3)/Terpstra (OPQ, %7,4)/Vanmarcke (BEL, %1,6)/Chavanel (IAM, %28,4)