Gaur jakin arazi denez, Iñigo Landaluzek aurten ekainak 7an Dauphiné Libéréko etapan eta 9 egun beranduago eginiko bi analisietan. Dirudienez lehenago ere txizaren dentsitatean aldaketak nabaritu zizkioten analisi egileek, baina ez omen ziren ezer ziurtatzeko modukoa. Gogora dezagun 2005ko Dauphiné Libéré berak irabazi zuela.
Kontuak kontu, Getxoko txirrindulariak onartu egin du hala izan dela eta 34 urte beteak dituela kontutan izanda, txirrindularitza profesionalari agur esango diola argi dago. Mamu beltzak, beraz, talde laranjara ere iritsi dira. Kezkatzen hasi behar ote dugu?