Cancellara lokomotora. Igor Anton garaipenetik 33 segundora

Cancellararen garaipena Suitzako 7.etapanBernako gazteak etxetik gertu zuen etaparen amaiera eta horrek motibazio berezia eman dio. Iaz distantzia motzagoan tropeleko sprinterrei etapa ohostu zien, eta gaurkoan gauza bera egin du, baina oraingoan 6 kilometro lehenago erasoa joaz. Benetan ikusgarria Cancellarak eman duen erakustaldia, lokomotora bat bailitzan atzekoekiko distantzia mantenduaz.

Tropela batera iritsi da, beraz, ez da aldaketarik izan sailkapen nagusian. Bi etapa falta dira itzulia bukatzeko eta oraindik ez dago ezer erabakita: Kirchen, 27 segundora Kreuziguer eta 33ra Igor Anton dira oraingoz podiumeko postuetan, baina Devolder, Lövkvist, Klöden eta Andy Schleck minutu baten barruan dira. Beraz, esan bezela, guztia erabakitzeko dago.

Bihar 25 kmtako kronoeskalada izango da, 1500 metrotako desnibelarekin. 15:00tan hasiko dira txirrindulariak erlojuaren kontra lehiatzen eta azkena (Kirchen) arratsaldeko 18:40ak aldera helmugaratuko dela aurrikusten da. Zeinek irabaz dezake? Kirchenek eutsiko al dio lider maillotari? Igor Antonek zenbat aukera ditu maillot horiaren lehian sartzeko? Ikusi egin behar.

Argazkia: www.tds.ch

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.