Iker Tejada, 17 urteko txirrindularia, koman

Ez, ez da berri berria. Eta ez, argazkikoa ez da Iker, Beloki baizik.Belokiren erorketa 2003ko Tourrean

Larunbatean jazo zen. Lehenago idazterik banuen, baina nola banekien oiartzunik izango ez zuela, gaur arte luzatu nahi nuen berria gure webgunean jarri aurretik.

Txirrindularitzako Caja Roja Elkartearen Garaikurra jokatzen ari zirela gertatu zen. Zorteak ez zion gehiegi lagundu Aranako taldeko txirrindulari gazteari eta gurpila lehertu ostean, erorketa beldurgarria jasan zuen. Muturrez lurra jo eta bertan geratu zen. Pentsatu nahi dut kaskoak bere lana egingo zuela, baina hala ere sudurra eta lepauztaia hausi zituen, kolpeak sahietsetan, trauma kraneontzefalitiko eta toraxizikoa. Laster batean Logroñoko San Pedro erietxera eraman zuten eta gauen Bilboko Gurutzeta erietxera. Bertan koman jarri zuten hurrengo egunetan bere egoera hobetzeko esperantzan.

Egun ez dugu bere garapenaren berri. Ez izateagatik ez dugu bere argazkirik ere aurkitu inongo medioetan. Horrek pena handia ematen dit, izan ere gure komunikabideetan harreta nagusia lehen mailako kirolariei bakarrik jartzen zaie. Badakit ez dela erraza denei kasu egitea, baina gure etorkizuneko txirrindulariek ez al dute kasu gehixeago egiterik merezi? Azken finean etorkizuneko txirrindulari profesionalak izango dira. Eta ez noa emakumeetaz hitz egitera, izan ere tamalez hauen egoera, nahiz eta Zapaterok legealdi berrian sexuen aldeko berdintasunaren alde jardungo duela esan, asko dago hobetzeko.

Ikerri Tropeletik agur bero bat eta animoak bidali nahi dizkiogu. Lehen bailehen errekuperatzea espero dugu. Eta noski, norbaitek bere berri badu, mesedez jakin arazi iezaguzue. Asko eskertuko nizueke.

Argazkia: www.sportec.com

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.