2832 kide abian gara 2007ko Italiako Giroan!

Gaur hasi da 2007ko Italiako Giroa. Azkenean 2832 kide izan gara kiniela egin dugunok, iaz baino kide gehiago. Zorionak guztioi!

LiquigasLehen etapa taldekako erlojupekoa izan da. Nagusi Liquigas taldea izan da pronostiko guztien aurka eta Euskaltel taldea azken postuan sailkatu da. Bagenekien talde apala zeramala talde euskaldunak eta inoiz ez dela izan taldekako erlojupeko etapetan nabarmendua, ez eta ere bere garairik onenetan ere. Ni behintzat ez nau harritu.
Gogoratu taldekako erlojupeko etapak Tropeleko lehiaketetan ez direla puntuagarri, beraz, ez larritu punturik batu ez baduzue gaurko etapan! Hori bai, bihartik aurrera komeni da puntuak batzen hastea Atxaspi Hoteleko asteburu hori irabazi nahi baduzue.

Faboritoei dagokionez, Di Luca dugu aurreneko postuetan, 13 segundotara Savoldelli, 42ra Cunego eta minutu t’erdira Simoni, Iban Mayoren taldekidea. Saunier Duval-Prodir taldea ez da fin ibili gaurko erlojupekoan. Ikusiko dugu hurrengo etapetan zenbaterainoko eragina izango duen faboritoen artean gaurko etapak.