Euskaltel Euskadi bakarrik falta da

Izan ere, UCI Pro Tour ligan sartuta dauden 20 taldeetatik 19k lortu dute aurten jadanik, gutxienez garaipenen bat. Euskaltel Euskadi da garaipenik gozatzeko moduan izan ez den talde bakarra.

euskaltel.jpgHala ere, ez noa lerro hauek talde laranjaren portaera kritikatzeko erabiltzera, gehiago esango nuke, aurten lanak ondo egin diren susmoa dut eta nahiz eta helmugan besoak goian ikusteko modurik ez izan, emaitzak laster iritsi behar dutela pentsatzen dut.

Ez da iazko denboraldi hasierarekin aldaragarria aurtengo hau, bai agian emaitzei dagokienez, ez ordea jarrera eta proba desberdinetan laranjei ikusten zaien gogo eta saiakerekin. Talde hau, bere historia labur honetan, sekula ez da nabarmendu garaipen kopuruarekin, ez baitu sekula izan garaipen asko lortzeko moduko txirrindularirik (Iban Mayo izan daiteke salbuespena) eta aurten ere falta dakiokeena horixe da, leku desberdinetan irabazteko moduko jendea. Horregatik botatzen ditut faltan talde honetan Astarloa edo Bru bezalako txirrindulariak.

Orain arte garaipenik ez baina egin beharreko lanak ondo egin dituzten susmoarekin, laster espero dut laranjazkoren bat besoak igota ikustea, eta non hobe Euskal Herriko Itzulian baino… zergatik ez? Lehia gogorra izango da hemengo errepideetan baina sasoian daudela erakusteko leku bikaina dute aurrean. Aprobetxa dezatela.

3 erantzun “Euskaltel Euskadi bakarrik falta da”(e)an

  1. euskaltelek talde ona .. baina bere hasierako espiritu eo.. txispa oi falta zaio!hasieran zekaten adore oi.. atakatu ta atakatzeko..taldiai ospia eman ziona..kalidadia soberan dakae oi iteko..

  2. Nik etzakiat ba ze esan. Nere ustez ekipue hobetzeko era bakarra futboleko metodue aplikatzie dek, direktorie ta manager izeneko hori kalea!!!
    Zein pasatzeituk? Beti talde berdinekuek!!!Badek garaiye benetako aldaketa bat alleatzeko. Normala al da Euskal Herriko ziklista onenak kanpuen bueltaka ibili berra eukitzie? Honek bi erantzun posible zazkek: begiraliek zeharo txarrak dituk eo beste interes batzuk zazkeabe.
    Ziklistai beituta nik bi talde bereiztetxiat, ibiltze eztituken on ustekuek ta papeletie soluzionatzeyaben “txarrak”.
    Aupa Euskal Txirrindularitza!!!!!

  3. Baukea espabilatzea bestela ekipo gabe geatuko gea 2 urtea. Zerbait aldatu beharra dau.

Iruzkinak itxiak daude.