Donostiako Klasika, Urkiola eta bestelakoak

Mayo Urkiolara igoera 2006Gaur jokatuko da Urkiolarako igoera. Argazkian iazko garailea izan zen Mayo jarri digu, baina dakizuen bezala aurtengoan ez da lasterketan izango azken doping-kasua dela eta. Beste bajetako bat Igor Anton izango da. Dirudienez Tourra amaitu gabe etxera etorri bazen ere, oraindik ez da erabat osatu eta azken analisien arabera ez dago lasterketa jokatzeko moduan. Bere ordez Andoni Aranaga izango da Amets Txurruka, Unai Etxebarria, Anton Luengo, Aitor Hernández, Beñat Albizuri, Iván Velasco, Alan Perez, Juan Jose Oroz eta Andoni Lafuenterekin batera. Ia gaurkoan ere beste euskaldunen bat ikusten dugun lasterketa irabazten. Beharbada Txurruka?

Atzo, berriz, Donostiako Klasika jokatu zen. Bertan Juanma Garatek ia poza eman zigun, baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar. Bertagnolli italiarra azkarragoa izan zen azken metroetan eta garaipenak berak eraman zuen.

Espainiako Vueltari dagokionez esan Astana taldea gonbidatzea erabaki duela Unipublicek, lasterketa antolatzeaz arduratzen den entitateak. Hori bai, Vinokourovek ezingo du parte hartu eta horretaz gain zalantzak daude zein txirrindulari izango diren Vigoko irteeran.

Eta amaitzeko Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohi baten inguruko azken berria gogora ekarri nahiko nuke. Aitor Gonzalez Jimenez uztailak 21ean alkohol eta kokainaren efektupean gidatzeagatik atxilotua izan zen bi sustantzia hauekin positibo eman baitzuen. Gogoratu Euskaltel-Euskadiko ohiak 2005eko Espainiako Vueltan esteroide anabolizanteekin positibo eman ostean bi urteko zigorra ezarri ziotela. 32 urteko txirrindulari zumarragarrari irailaren 28an amaitzen zitzaion zigorra, baina ez dirudi txirrindularitzara itzultzeko moduan denik.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.