Vinokourov, POSITIBOOM!!

Vinokourov zainGaur arratsaldeko berria da. Alexandre Vinokourov Astana taldeko txirrindulari kazkhstandarrak positibo eman du larunbateko erlojupekokoaren ondorengo analisietan. Albin jokatu zen erlojupekoan erakustaldia emanaz irabazi zuen aurtengo Tourreko faborito nagusiak.

Garaile guztiek bezala kontrol analisia pasa zuen (irudian, zain) eta emaitzak gaur argitaratu ditu L’equipe egunkariak. Badirudi bi motatako globuluak zituela. Hau da, beste pertsona baten odola zeramala.

Bestalde, gaur arratsaldean bertan Astana talde osoak Frantziako Tourra utziko dutela ere zabaldu da.

Informazio gehiago dugun heinean abisatuko dizuegu. Bitartean, ea denon artean honek ekarriko duen olatuari aurre egiteko moduan garen. Ni jada ez nau ezerk harritzen. Erakustaldi ororen ondoren horrelako berriak datozkigu. Iaz Floyd Landis, aurten Vinokourov.

Orain, nork sinestuko dio Tourreko irabazleari tranparik egin gabe irabazi duela?

Ikusiko dugu zer erabakitzen duen Tropela Elkarteak Alexandre Vinokourov-ek lortutako puntuekin… Arauak hor daude!!