Tourra bukatu berri den honetan, Donostiaren Klasikoa jokatuko den hastean sartu gara. Zenbaitek abuztuaren 14ean izango zenaren ustea bagenuen ere, ezustean harrapatu gaitu larunbatean jokatuko dela jakiteak. Baina ezustekoa handiagoa izan da Tropela Elkarteak klasikoaren inguruan lehiaketa antolatuko duela jakitean.
Tourreko lehiaketan zenbait ondo ibiliko zineten, beste batzuk erdipurdi eta asko nahi baino okerrago. Horientzako aukera berri bat dago aste honetan errebantxa hartzeko. Klasikorako lau multzotatik 15 txirrindulari hartu beharko dira: hautagaiak I (itzulietakoak) multzotik 3, hautagaiak IItik (klasikoak) 3, euskaldunetatik 3 eta besteetatik 6.
Egun bateko lasterketa izaki ez da erraza asmatzen zer gertatuko den. Ihesaldia izan daiteke edo esprintean bukatu. Ez dago jakiterik, baina normalean etapa ehiztariak izaten dira protagonista, azken urteetan behintzat hala gertatu da.
Informazio gehiago nahi baduzue Diario Vascoren webgune berezian begira dezakezue. Baina argi, beharbada informazio guztia ez da zuzena txertatzen dudan argazkian ikusi dezakezuen bezala, ala Karpets Columbia-HTCko txirrindularia da eta ni oraindik ez naiz jabetu?