CDak ere zaharkitzen

Asko gara MP3 erreproduzigailuak erabiltzen ditugunak musika entzuteko. Eta ez da harritzekoa, izan ere txikiagoak, arinagoak, bateria iraupen luzeagokoak eta prezioz egokiak baitira.Bada dirudienez, hau da arrazoia CDak apurka-apurka alboratzen uzteko.

CDakGOR diskoetxeko arduradunen esanetan, CDak hilak daude eta aurrerantzean beste era batetako salmentei ekin beharko zaiola. Hauen artean internet bidezko deskargak leudeke, Apple enpresak iTunes programaren bidez egiten duen bezalakoa. Abestien kostua 0,99 eurotakoa da eta disko osoa nahi izatekotan 9,99 euro ordaindu beharko lirateke. Disko batekin alderaturik, sei eta hamar euro merkeago izango litzateke internet bidezko erosketa. Ordainketa erari dagokionez, aurre ordainketako txartelak erabil daitezke,15 eta 25 eurotakoak.

SGAEk bestela uste badu ere, CD birjinak datu pertsonalak edota lanak gordetzeko erabiltzen ditugu oraindik ere, eta disko dendatan diskoak saltzen jarraitzen dute, baina CDaren etorkizun hurbila zein izango den argitzen ari da.