2015 denboraldirako prest!

Tropela 2015 egutegiaBuru belarri gabiltza lanean 2015eko denboraldi hau ahalik eta hoberena izan dadin. Izan ere aurten beteko ditu Tropelak 10 urte; a ze marka!!

Asko zineten galdezka ea aurtengo denboraldiko egutegia zein izango den. Bada iazkoren bide beretik jotzea erabaki dugu. Martxoan hasiko gara Paris-Niza lasterketarekin eta Lombardiarekin amaituko dugu urrian. Asmoa denboraldik lasterketarik garrantzitsuenak Tropelan izatea da.

Gogoratu urteko sailkapen desberdinak izango direla aurten ere: Urtekoa, Itzuli Handiena, Itzuli Txikiena, Klasikoena, Emakumezkoena eta EH Kopa.

Denboraldiari ekiteko eguna iritsi bitartean guk lanean jarraituko dugu. Zuek, bitartean, hasi prestatzen!!

2014rako Tropelako lasterketen egutegia prest!

20140116-012000.jpgAsko zineten 2014ko egutegiaren zain zinetenak eta azkenean prestatu dugun kiniela publiko egiteko eguna iritsi da. Ea zer iritzi duzuen!

Gogoan izango duzue nola iazko denboraldiaren amaieran galdeketa bat jarri genuen abian. Galdeketa horren bidez Tropelan ditugun lasterketen inguruan zuen iritzia jasotzea zen asmoa. Iritzi horiek ere kontutan hartu ditugu ikusiko duzuen moduan.

Aurtengo denboraldiari Paris-Nizarekin ekingo diogu. Bai, askok Tour Down Under lasterketa egutegian sartzeko eskatzen zeniguten eta ez dugu sartu. Ez sartzearen arrazoi nagusiena otsailean lasterketa esanguratsurik ez dagoela da eta Tour Down Under eta Paris-Nizaren artean tarte handiegia ikusten genuela. Beraz, azken urteetan bezala, Paris-Nizarekin hasiko gara.

Hasiera lasterketa berarekin izan arren, aurten guztira 20 lehiaketa izango ditugu. Ondoren zerrendatu ditugu aurten berriak izango direnak:

Tirreno – Adriatikoa

Milano – Sanremo

Kataluniako Volta

Flandriako Tourra

Paris – Roubaix

Suitzako Tourra

Giro Rosa

Lombardia

Continue reading “2014rako Tropelako lasterketen egutegia prest!”

2013ko Urteko sailkapeneko irabazleak sariak jaso ditu

Atzo elkartu ginen 2013ko Tropelako Urteko sailkapeneko irabazleari sariak emateko. Izan ere kepaeik TiendaAzul.com etxetresna merkeen web bidezko dendak emandako Philips telebista zoragarria eta Tropelaren aski ezaguna den maillota jaso behar zituen.

Lekeitiarrak ez zuen erraza izan Urteko sailkapena irabazteko azken lehiaketan aurreratu baitzuen lados Gernika-Lumoko erabiltzailea. Azkenean ladosek podiumeko 3. postuarekin konformatu behar izan zuen marangoni zarauztarrak era aurre hartu baitzion. Honela geratu da aurtengo podiuma Urteko sailkapenean:

1. kepaei 31.802 puntu

2. marangoni 31.353 puntu

3. lados 31.184 puntu

Ez da meritu makala podiumeko postuetan sailkatzea 17.472 erabiltzaileren artean. Gure zorionik beroenak aurrean amaitu duzuen guztioi nahiz eta sariak irabazlearentzako soilik genituen aurtengo urte honetan.

Ondoren bideo honetan Kepari, 2013ko Urteko irabazleari, eta Aitorri (TiendaAzul.com) egindako elkarrizketa duzue ikusgai:

Gure eskerrik beroenak aurtengoan ere Tropelari lagundu dioten babesleei, TiendaAzul.com eta Ipintza Sagardotegiari. Baita gure kolaboratzaile guztiei ere. Baina bereziki eskertu beste urte batez ere Tropelan parte hartu duzuen guztioi, zuek gabe ez baikenuke hemen jarraituko.

iPad 2 zoragarri bat eta iPod Touchak Tropelan!!

2011ko denboraldia hastera doa, Tropelaren 7. denboraldia izango dena hain zuzen ere. Hori dela eta aurtengoan sari bereziak jartzea erabaki dugu jarraitzaile guztiok merezi duzuelakoan baikaude: iPad 2 bat eta bi iPod Touch! Ez dira, noski, sari bakarrak izango eta gehiago biltzen goazen heinean jakin arazten joango gatzaizkizue.

Iaz bezala Urteko Sailkapenari garrantzia eman nahi diogu. Honez gero jakingo duzuen moduan, sailkapen hau denboraldian zehar jokatuko diren lehiaketetan batutako puntuekin osatuko da.

2011ko Urteko Sailkapeneko irabazlearentzat atzo aurkeztu zuten iPad 2 zoragarri bat izango da! Lehia zaila izango da, beraz, hasiera hasieratik lehiaketei ondo ekiteak bere garrantzia izango du. Continue reading “iPad 2 zoragarri bat eta iPod Touchak Tropelan!!”

Urteko Sailkapenean aurrera egiteko Munduko Txapelketaren zain

2010ko Urteko Sailkapena Munduko Txapelketaren faltanGuztiok Urteko Sailkapenean aurrera egiteko azken aukera dugu aste honetan jokatuko diren Munduko Txapelketako erlojuaren aurkako eta errepideko saioetan. Eta guztiok diot, nahiz eta Tropelako Urteko Sailkapenaren aurrealdean aurkitzen ez garen, tropeltxoetan oraindik gauzak erabaki gabe izango ditugulako. Hala da nire kasuan behintzat.

Joxeja, xuxo94 eta txanik-ek osatzen dute podiuma oraingoz. Badirudi, ordea, oker handirik izaten ez badu, Joxeja azkoitiarrak bigarrenez Urteko Sailkapena poltsikoratuko duela ia 300 puntutako errenta baitu. Ez da makala azkoitiarraren marka!

Gogoratu aurtengoan lehen 15 postuetan sailkatutakoek jasoko dituztela sariak. Hurrengo igandean guztia erabakita geratuko da. Zorte on guztioi!!