#425 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 5. etapa

Gannak (IGD) Giro honetako bigarren etapa garaipena lortu du

2020ko Italiako Giroko 5. etapa honetan ihesaldian izan den Gannak (IGD) lortu du garaipena ezustean. Iheskide indartsuagoak ere bazituelakoan ginen, baita De Gendt (LTS) bera ere hurbildu delako tropel nagusitik aurrera eginda indartsu, etaparen lehian sartzeko, baina italiarrak mendian gora egiteko gaitasuna duela erakutsi du. Hori bakarrik ez, Caicedo (EF1) atzeratuta geratu denez, Ganna bera da orain mendiko lider berria ere. Arrosaz, aldiz, hirugarren sailkatuta, Almeida (DQT) gazteak jarraitzen du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#353 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 13. etapari errepasoa egiten dion podcasta duzue hau. Iban Perezek (@piban) kontatzen digu nola ezustean Alaphilippek (DQT) etapa garaipena eta lidergoa lortu zituen. Ondorioz Tour hau irabazteko hautagai bihurtu da. Bigarren Thomas (INS) izan da eta hirugarren De Gendt (LTS).

Lasterketa jada Pirinioetan da. 14. etapa Tourmaleten izango da eta eman dezakeenaren aurre analisia ere egiten du Ibanek.

#349 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 8. etapan ihesaldiak etapa garaipena lortu du. Laukote bat osatu da etapa hasieran, tartean De Gendt (LTS) etapa ehiztari eskarmentatua. Berak lortu du azkenean etapa garaipena. Faboritoen tropeletik ihes eginda Pinot (GFC) eta Alaphilippe (DQT) helmugaratu dira hurrenez hurren eta azken honek lidergoa berreskuratu du.

Etapa honen kronikatxoa eta biharkoa eman dezakeenaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

#299 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 17. etapa Bizkaiko errepideetan jokatu da. Bertan ihesaldiak gaurkoan bere bidea egin du eta horri esker Woodsek (EFD) etapa garaipena lortu du. Ihesaldian saria jaso duen bakarra ez da izan kanadarra, izan ere De Gendtek (LTS) bihar mendiko maillota jantziko du bildu dituen puntu guztien ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez, Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider nahiz eta Valverdek (MOV) segundo batzuk urratu dizkion. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#230 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko tropeltxoko esprintean azkarrena De Gendt (LTS) izan den kontatzen digu. Faboritoen artean mugimendua Contadorrek (TFS) egin duela ere kontatzen digu, baina azken kilometroetan neutralizatua izan dela era bai. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.