#511 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 21. etapa

Van Aertek (TJV) 3. etapa garaipena lortu du, oraingoan esprintean

Amaitu da aurtengo Tourra eta podcast honekin eguneroko saioei amaiera ematen diegu. Azken saio honetan Van Aertek (TJV) lortu duen etapa garaipena azpimarratzen da, eta nola Cavendish (DQT), maillot berdearen jabe izan bada ere, errekorra gainditu ezinda geratu den. Dakizuen moduan Pogacarrek (UAD) bigarren Tour garaipena lortu du honenbestez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tropelan puntu banaketa nola geratu den errepasatzeari ekin dio multzoz multzo.

Hau amaitu bada ere, ez ahaztu hurrengo hitzordua Tokioko Olinpiar Jokoak ditugula.

Podcastera harpidetu

#506 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 16. etapa

Konradek (BOH) etapa garaipena 2021eko Tourrean

Konradek (BOH) garaipena eman dio taldeari Polittek (BOH) egun batzuk egin zuenaren antzera, ihesaldian sartu eta nagusitasuna erakutsiz. Alex Aranburu (APT) ihesaldi horretan izan bazen ere, seigarren postuan sailkatzeko aukera besterik ez du izan. Maillot berdearen lehian, Colbrellik (TBV) eta Matthewsek (BEX) puntuak bildu zituen, nahiz eta Cavendishek (DQT) eusten dion maillot berdeari. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik gabe, Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#504 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 13. etapa

Cavendishek (DQT) bere Tourreko laugarren etapa garaipena lortu zuen

Deceuninckek ondo kontrolatu du Tourreko 13. etapa eta berriro ere garaipena lortu du bertan Cavendishek (DQT). Guztira 34 garaipen, honenbestez, Frantziako Tourrean eta jada Merckxen marka berdindu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#501 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 10. etapa

Cavendishek (DQT) bere Tourreko 33. etapa garaipena lortu du

Inork gutxik espero zuen Cavendishek (DQT) aurtengo Tour honetan hiru etapa garaipen eta berdearen lehian izango zenik. Pentsa, %20ak baino gutxiagok hartu du Tropelan eta hori “Beste azkarrak” multzoan izanik. Garaipen hauei esker Tropelan puntu gehien eman dituen hirugarren txirrindularia da liderraren, Pogacarren (UAD), eta asteburuan erretiratu zen Van der Poelen (AFC) atzetik. Gai izango ote kontrol barruan iristeko Parisera bidean?

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#500 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 9. etapa

O’Connorrek (ACT) etapa garaipen handi lortu zuen maillot horia ere eskura izan zuen etapan

Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O’Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igoeran.

Etapa azkar joan zen eta Cavendish (DQT) berak ere lanak izan zituen kontrol barruan sartzeko. Kontrolez kanpo geratu zirenak, besteak, beste, Demare (GFC) eta Coquard (BBK) izan ziren.

Atzoko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu