Tropela

Iragarkiak

Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.

Azken iruzkinak

  • Sarrera
  • Lehiaketak
  • Bloga
  • Elkartea
  • Arauak eta Galderak
  • Hondartzan
  • Denda
  • Berriak
  • Txioak
  • Pil-pilean
  • Artxiboa
  • Blogariak

‘Klasikoak’ ataleko berriak (43)

Iruzkinak -

Raul Perez

2017-04-20 07:18
  • Ardenetako Hirukoa
  • Klasikoak
  • Txirrindularitza

Klasikoak, klasikoan

Valverdek bosgarren aldiz irabazi du Fleche-Wallonne klasikoaJoan den igandean, txirrindularitza zale bat baino gehiago ia maitemindu ginen Amstel Gold Race lasterketarekin. Batez ere, azken 40 kilometroak zirraragarriak izan zirelako. Cauberg aldapa mitikoa ez zen lasterketa amaiera, baina azken kilometroetako profilak, aldapari aldapa, ikuskizun ederra eskaini zigun. Fleche-Wallonen, ordea, ikuskizuna apalagoa izaten da. Huyko hormak ez du ustekabeentzako tartetik uzten. Jungels izan da gaur azken kilometroetan ausartena eta Luxenburgoko ziklista garaiak lehen postuan igaro ditu Huy aurretik jarritako koskak. Marrazoek, baina, ez diote urrutiegi joaten utzi, eta azken kilometroan irentsi dute -erne, dena dela, berarekin igandean Liejera bidean-. Oilarren txanda iritsi da orduan, azken metroetan, eta Valverdek une honetan geldiezina dirudi. Edo geldiezina da, hobe esanda. Aurkariak hankapean hartu ditu gaur. Daniel Martin eta Teuns igo dira podiumera Movistar taldeko txirrindulariaren ezker-eskuin, eta pozik egongo dira ziurrenik… Valverderen aurtengo denboraldiko garaipen zerrenda ikustea eta zorabiatzea, biak bat. Ez hori bakarrik: laugarren aldiz jarraian lortu du Fleche-Wallonnen nagusitzea -eta 2006an ere gailendu zen!-.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Raul Perez

2016-09-28 17:20
  • Iritzia
  • Klasikoak

Italiako udazkena

chaves

Txirrindularitza zale bat baino gehiagorentzat Espainiako Vuelta da denboraldiaren azken muga. Urteko bidaiaren azken geltokia. Hortik aurrera, akaso Munduko Txapelketari bistadizoa… eta oporrak hurrengo urtera arte. Italian baina, lasterketa asko antolatzen dituzte iraila bukaeran. Klasikoari klasikoa. Hala, Bennatik irabazi du Toscanako Giroa eta Colbrelli nagusitu berri da Sabatini Kopan. Giro dell’ Emilia, berriz, Chaves kolonbiarra -zer nolako denboraldia daraman Oricak, alajaina!- gailendu zaie Bardet eta Urani. Emakumezkoetan ere jokatu dute proba hau eta Longo Borghinik irabazi du-Ane Santestebanek parte hartu du eta 68. postuan buatu du-.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Tropela Elkartea

2016-03-24 10:35
  • Emakumeen Bira
  • Euskal Herriko Itzulia
  • Euskara
  • Klasikoak
  • Tropela Elkartea

Tropelak gidatuta, Itzulia eta Emakumeen Bira puntuEUS-era

puntuEUS_itzulia_bira_tropela_20162014etik gabiltza Euskal Herriko Itzuliarekin elkarlanean webgunea eta sare sozialak kudeatzen teknologia berrietara egokitzen laguntzeko asmotan, eta batez ere euskararen presentzia sarean indartzeko intentzioarekin. Aurtengoa hirugarren urtea izango da eta bidea egonkortzen doala dirudi.

Bide horretan eta ikusita Emakumeen Bira ere indarra hartzen ari dela – gogoratu 2017an UCI WorldTour ligako parte izateko dela -, gure esperientziarekin laguntzeko prest gaudenez, aurten kolaborazioan lan egingo dugu Emakumeen Bira eta Tropelak lehen aldiz.

puntuEUS abian jarri zen unetik guk argi genuen bertan izan behar genuela eta horregatik Tropela.net izateari utzi eta Tropela.eus bihurtu ginen. Itzulia eta Emakumeen Birarekin ere berdin egin behar genuelakoan ginen. Hori dela eta itzulia.eus eta emakumeenbira.eus domenuak jarri ditugu martxan, baita klasikoa.eus, Donostiako Klasikoari dagokion domeinua.

Hau guztia dela eta, atzo izan ginen puntuEUS-eko Josu Waliñorekin batera puntuEUS-en kanpaina berriaren aurkezpenean, izan ere apirilaren 1etik 17ra, Itzulia eta Bira ospatzen diren egunetan .EUS domeinuak 15€-tan eskuratu ahalko dira. Horretaz gain Itzuliako eta Birako lehen euskaldunei .EUS domeinu bat oparituko die puntuEUS-ek.

Harro gara, beste behin Tropelan horrelako ekimenak aurrera eramateko laguntzeko gai garela ikusita. Etorkizunean ere berdin jarraitzea espero dugu eta horretan, ez izan zalantzarik, zuen babesa ezinbestekoa zaigu.

Iruzkinak -

Markel

2015-04-14 23:21
  • Gazteak
  • Klasikoak
  • Txirrindulariak

Tiesj Benoot – izar baten lehen urratsak

Tour of Flanders UCI WorldTour 2015 cycling race

Harbideen garaia amaitu da. Txirrindulari, auto eta zaletuen zarata eta hotsak Frantzia iparraldeko zelai amaigabeen artean desagertu dira. Denboraldia aurrera doa eta harbideak hutsik geratu dira, datorren neguan txirrindulariak noiz itzuliko. Klasikoek eman dutenaren inguruan errepasoa egiteko momentua heldu da. Goiburu handiak utzi dizkigute aurten ere. Esprinterren udaberria izan da, duda barik. Kristoff eta Degenkolb. Degenkolb eta Kristoff. Historia egin dute biek. Kristoff De Ronde Van Vlaanderen irabazi zuen lehen norvegiarra bihurtu zen. Degenkolb aldiz urte berean Milano-Sanremo eta Paris-Roubaix irabazi dituen hirugarren gizona izan da. Azkar esaten da gero. Aurrez Sean Kellyk, 1986an, eta Cyrille van Hauwaertek, 1908an, soilik lortu zuten. Txirrindularitzaren Olinpoan sartu da alemaniarra.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Iosu Garate Artetxe

2015-02-27 10:14
  • Aurre analisia
  • Klasikoak
  • Txirrindularitza

Has dadila festa!

2014ko lehen biak Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.

Izan ere, udaberriko klasikoetan buru-belarri murgiltzen diren txirrindularientzat, eta batik bat harbideetan espezialista direnentzat urteko lehen helburua izan ohi da Flandriako klasikoa.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Hibai

2014-03-02 22:52
  • Klasikoak
  • Txirrindularitza

Izan ez direnak

Iparraldeko Kanpainiaren aurreneko asteburua pasa da, eta honen biharamunean, kirol eta bizi-legeak agintzen duten moduan, euren garaileak (eta galtzaileak) ditugu hizketagai: Stannard eta Sky-ren lan bikaina Omloop Het Nieuwsblad-en, Boonen-en lasterketa pattala eta hurrengo eguneko erredentzioa Kuurne-Brusel-Kuurne-n OmegaPharma-k eman zuen erakustaldian, Belkin-en eta batez ere Vanmarcke-ren sentsazio onak, eta beste hainbat kontu.

Alabaina, larunbateko proba ikusgarriak lasterketaren irteeran izan zuen kontrapuntua, bertan behar zukeen bere semeetako baten omenez gordekotako minutuko isilunean. Ez da gainera zoritxarrez azken urteotako bakarra izan, eta txirrindularitzaren tenplu handia den Belgikak (Flandesek batez ere) ikusi du batez ere zerrenda beltz hau loditzen azken bosturtekoan. Horrexegatik, izan zirenen gainetik, izan ez zirenak (eta jada tamalez sekula izango ez direnak) ekarri nahi izan ditugu gogora gaurkoan.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Mikel Bizkarra

2014-03-01 09:46
  • Klasikoak
  • Txirrindularitza

Badatoz harbidetako klasikoak

Izenburuak dioen bezala, heldu dira aurten ere harbidetako klasikoak. Asteburu honetan hasiko dira Belgikako klasikoak, Omloop het Nieuwsblad eta Kuurne-Bruxelles-Kuurne lasterketekin eta apirilaren 13ra arte hainbat klasiko jokatuko dira. Txirrindularitza zale askok esaten dute asteburu honetan hasten dela benetako denboraldia eta lasterketak hauek gainera, beste xarma bat dute. Flandriako zaletuek ikaragarri maite dituzte lasterketa hauek eta ikaragarria izaten da bertan izaten den ikusle kopurua. Garrantzitsuenak Flandriako Tourra eta Paris Roubaix izango dira eta faboritoen artean hiru aipatuko nituzke guztien gainetik: Cancellara, Sagan eta Boonen.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Markel

2013-04-21 21:13
  • Ardenetako Hirukoa
  • Errepasoa
  • Klasikoak

Daniel Martin garaile Liège-Bastogne-Liègen


Daniel Martin. Bai, ondo irakurri duzue. Ez Gilbert, ez Valverde, ez Joaquim Rodriguez. Ezta Nibali ere. Eskalatzaile irlandarra izan da aurtengo 4. monumentuaren garailea. Askok uste zuten aurrean ibiliko zela, podiumaren lehian, baina gutxik espero zuten koska gorenean ikustea. Eta are gutxiago lasterketako indartsuena izanik. Apustu-etxeek sartutako euro bakoitzarengatik 15-20 artean ematen zituzten bere garaipenarengatik. Eta hala gertatu da. Poztekoa, bestalde. Hala ere, bere bilakaera ikusita ez gintuzke horrenbeste harritu behar bere garaipenak. Urtero pauso bat eman du aurrera. Zeresanik ez aurten, Kataluniako Volta merezimendu osoz irabaziz. Eta gaur munduko onenen artean lortu du lekutxoa irlandar meharrak.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Hibai

2013-04-11 06:50
  • Iritzia
  • Klasikoak
  • Taldeak

Klasikoak bai…baina zein klasiko?

Paris-Roubaix

“Klasikoek geroz eta garrantzi handiagoa daukate nazioarteko egutegian”. Halaxe zioen iaz urria aldera Igor Gonzalez de Galdeanok. Hala zioen, paradoxikoki, txirrindularitzaren historian bere izena urrezko letraz idatzirik duen Fiorenzo Magni klasiko gizon handia (ez baitzuen, italiarra izanagatik, alferrik “Flandeseko Lehoia” goitizena jaso), zendu eta egun gutxira. Eta paradoxikoki diot, esaldi harexek berak txirrindularitzarentzat horren zutarri garrantzitsu den bere historiari berari, izan zuri-beltzean nahiz kolorean, nolabaiteko errespetu falta erakusten ziola iruditu zitzaidalako orduko hartan. “Klasikoak klasiko badira, urteetan zehar kirol honetan ukaezinezko garrantzia izan dutelako izango da”, pentsatu izango genuen askok; klasikoak, txirrindularitzaren erromantizismoaren ikur, bi gurpilen gaineko totem askoren jaioleku, eta zalantzarik gabe, txirrindularitza bera bere osotasunean ulertzeko ezinbesteko osagaia.

Gehiago irakurri

Iruzkinak -

Egoitz

2013-02-23 21:40
  • Errepasoa
  • Euskaldunak
  • Klasikoak

Egoitz Garcia klasikomanoa

Egoitz Garcia ihesaldiko tropeltxoan

Gaur jokatu da Omloop Het Nieuwsblad, Flandriako lehen klasikoa. Txirrindularitza zaleok zain ginen lasterketa hau ikusteko klasikoetan urtek lehena izan baita eta euskaldunontzat zorionez, ETB1tik jarraitzeko aukera izango dugu.

Paoloni Katusha taldeko italiarra izan da garaile. Gogoratu azkenean Katusha, Joquim Rodriguezen taldea, World Tour izango dela ebatzi dela orain gutxi eta gaurko garaipenak beste bultzadatxo bat eman dio talde errusiarrari. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, Omega Pharma talde klasikozalearen protagonismoa: bigarren sailkatu da Vandenbergh eta Chavanel lasterketa buruan izan da hainbat kilometroetan.

Gehiago irakurri

« Sarrera zaharragoak

Tropela

  • Elkartea
  • Publizitatea
  • Donazio bat egin

Azken lehiaketak

  • Romandiako Tourra
  • Ardenetako Hirukoa (e.)
  • Ardenetako Hirukoa (g.)
  • Paris-Roubaix

Txirrinteka

  • Tropela.eus bloga
  • Podcast-a

Jarraitu

  • RSS jarioa
  • Twitter
  • Facebook
  • Google+
  • YouTube
© 2005-2018 Tropela Euskara eta Informatika Elkartea - Lege oharra - Pribatutasun politika - Cookien politika