#303 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau […]

#302 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre […]

#301 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu […]

#300 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 18. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 18. etapa jokatu da gaur eta esprintean amaitzea espero bazen ere, azkenean ihesaldian izan den hirukotea osatzen zuen Wallaysek (LTS) lortu du etapa garaipena. Horrelaxe kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik ez eta Simon Yatesek jarraitzen du gorriz. Hurrengo bi etapek erabakiko dute aurtengo Vueltako […]

#299 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 17. etapa Bizkaiko errepideetan jokatu da. Bertan ihesaldiak gaurkoan bere bidea egin du eta horri esker Woodsek (EFD) etapa garaipena lortu du. Ihesaldian saria jaso duen bakarra ez da izan kanadarra, izan ere De Gendtek (LTS) bihar mendiko maillota jantziko du bildu dituen puntu guztien ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez, Simon Yatesek […]

#298 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 16. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da gaurkoan eta Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast hau grabatu du bertan geratutakoaren kronikatxo moduan. Bertan Egoitzek nola aurrez emandako asmoei jarraituz, Dennisek (BMC) etapa garaipena lortu duen, bere edizio honetako bigarrena. Gainera indartsu BMC taldea izan ere Rosskopf (BMC) taldekidea bigarren sailkatu baita. Hirugarren izan dugu lehen euskalduna, […]

#297 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa

Atseden egunaren aurreko azken etapa garrantzitsua zuten txirrindulariek 2018ko Espainiako Vueltako 15. etapan, Lagos de Covadonga. Bertan indartsuena Pinot (GFC) izan da eta etapa garaipena eramateko gauza izan da. Sailkapen nagusian aldaketa gutxi izan da eta nabarmendu behar Simon Yates (MTS) lider indartsu moduan ikusi duela Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan aipatzen duen moduan.

#296 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 14. etaparen kronika egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan. Bertan ihesaldia izanda ere, lehiak tropel nagusiko faboritoen artean gauzatu zela kontatzen digu. Indartsuena Simon Yates (MTS) etapa eta lidergoa berreskuratuz.

#295 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Euskadi-Murias taldeak desira zuen etapa garaipena lortu zuen eta hori 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapan izan da. 32 txirrindulariz osatutako ihesaldian, tartean Euskadi-Muriaseko Oscar Rodriguez, nahikoa tartea irekita tropel nagusiari, Oscarrek lortu zuen etapa garaipena. Sailkapen nagusiari begira Jesus Herradak (COF) denbora galdu bazuen ere maillot gorriari eusteko gai izan zen. Indartsuen agertu zirenak atzokoan […]

#294 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

Hauxe duzue 2018ko Espainiako Vueltako 12. etaparen inguruan Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcasta. Bertan erabateko protagonismoa ihesaldiak izan duela kontatzen du Egoitzek, alde batetik etapa garailea bertan zelako, Geniez (ALM) frantziarra, eta bestetik, nahikoa denbora tartea lortuta, Jesus Herrada (COF) lasterketako lider berria baita ihesaldi horri esker.