#517 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 8. etapa

Jakobsenek (DQT) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan

Aurreko podcastean aipatu moduan, gaurko etapa azkarrentzako zen eta hala izan da. Jakobsenek (DQT) irabazi du etapa Dainese (DSM) eta Philipsenen (AFC) aurretik, aurtengo gizonik azkarrenak seguruenera. Honenbestez, Jakobsenek bigarren etapa garaipena lortu du, Philipsenen kopurua berdinduz. Hori bai, 9. etapan berdez Jakobsen abiatuko da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#516 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 7. etapa

Storer (DSM) australiar gazteak irabazi du Vueltako lehen eta menditsua

Gaur jokatu da Vueltako 7. etapa, sailkapen nagusiko gizonentzat lehen etapa “serioa”. Bertan ihesaldiak bide egin du eta Storer (DSM) gazteak lortu du meritu osoz etapa garaipena. Ihesaldi mardulean sailkapen nagusian lidergoa hartzeko aukera zute txirrindulariak ziren, tartean Großschartner (BOH), baina Jumbok lana ondo egin eta Roglicek (TJV) gorriari eusten dio. Bajei dagokionez, besteak beste, gaurkoan Carthyk (EFN, %84,1ak du Tropelan) eta Valverdek (MOV, %12,3ak du Tropelan), azken honek eroriko baten ondorioz. Biak ala biak Hautagaiak multzoan genituen.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#515 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 4. etapa

Jakobsenek (DQT) etapa garaipena lortu du Vueltako 4. etapan

Azkarrentzat etapa egokia izan da eta ez dute hutsik egin. Iaz eroriko larria izan ondoren, Jakobsenen (DQT) garaipena lortu du Vueltako etapa honetan. Gogoan izango duzue nola larri zauritu zen Poloniako Tour hartan. Pozgarria benetan garaipena. Gainera maillot berdea ere bereganatu du Deceuninckeko txirrindulari azkarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez nahiz eta liderrak, Taaramaek (IWG) eroriko bat izan duen, segurtasuneko azken 3 km-en barruan baitzen. Ez dirudi zer larririk izan duenik.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#514 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 3. etapa

Ihesaldiak bide eginda, Taaramaek (IWG) etapa eta lidergoa eskuratu ditu Vueltako 3. etapan

Goian amaitzen zen lehen etapa izan da Vueltako 3. etapa. Zortziko ihesaldi bat osatu zen, tartean Julen Amezketa (CJR), eta aurrera egiteko gai izan ziren atzean tropel nagusikoek behar beste ez baitzuten tartea jan igoerari ekin aurretik. Zortzikote horretan indartsuena Taaramae (IWG) izan zen eta etapa garaipena lortzeaz gain, sailkapen nagusian lider jarri da. Faboritoen artean aipatzeko Carapazek (IGD) denbora galdu zuela da.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#513 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 2. etapa

Philipsen (AFC) nagusitu da Vuelta honetako lehen esprintean

Vueltako 2. etapa espero bezala esprintean amaitu zen. Azkarrena Philipsen (AFC) eta horrenbestez Alpecin taldeak hiru handietan etapa garaipenak lortu ditu aurtengoan. Alex Aranburu (APT) ere bikain 5. sailkatuta eta maillot berdearen lehian sartuta. Ezin ahaztu 6. sailkatu den Jon Aberasturi (CJR) eta ihesaldian izan den Xabier Mikel Azparren (EUS). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu