Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea (eguneratua)

Donostiako KlasikoaEz dezagun ezkutatu atzo jazotakoa, Tropela laguntzaileetako bat izan arren. World Tour mailako lasterketa batek gaitasun gehiago izan behar du, gertaerei aurreratzen jakin behar du, azkarragoa izan behar du horrelakoak ekiditeko. Gogoratu Klasikoaren aurrekontua 350.000 €-tik gorakoa dela.

Bi izan dira zeresana eman duten arazoak eta banan bana aztertu nahiko nituzke: telebista seinale galera eta Van Avermaeten istripua. Continue reading “Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea (eguneratua)”

Caja Rural, heldutasunaren bila

Urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourra amaitu eta 7 egun pasa ez direnean Donostiako Klasikoa datorkigu gure lurretara. Azken 3-4 urtetan frantziar lasterketaren ondorenean izatea otu zitzaion antolakuntzari eta benetan ideia ona izan dela ezin ukatu. Era honetan, punta-puntako txirrindulariak Tourreko sasoi puntua aprobetxatuz gerturatzen baitira Donostiara. Era honetan, Frantzian distira berezia izan duten Valverde (bere biziko 3. postua), Rodríquez (2 etapa) eta etapa garaipena lortutako Bardet, Pinot edo eta Van Avermaet ere gipuzkoar lurraldean izango dira hankak astintzen.

Movistar taldeko Valverde da hautagai nagusia, zalantzarik gabe. Begi guztiak dira bere gainean, eta honek asko zailduko dio orain urte bete lortutako garaipena errepikatzea. Oso zaila baita hautagai nagusia izanik egun bateko probetan garaipena lortzea, nahiz eta aurten behin baino gehiagotan (FW, LBL) ere zailtasun honi aurre egin dion murtziarrak. Rodríguez kataluniarra izango da arerio nagusia, Moreno eta Spilak bezelako gizonez osatutako talde indartsu batekin. Beharbada Valverdek ezingo du halakorik esan, ordea…

Continue reading “Caja Rural, heldutasunaren bila”

Cowboyarentzat txapela

Lance Armstrong, Motorola taldeko maillotarekinDonostiako Klasikoa ale bat baino ez zen izango Armstrongen garaipen zakuan, Tourreko zazpi garaipenak kendu izan ez balizkiote. Maillot horiak doping kontuengatik kenduta, baina, beharbada Texaskoak estimu berezia izango dio gurean lortutako garaipenari. 20 urte beteko dira aurten Armstrongek Bulebar zaharrean irabazi zuenetik. Continue reading “Cowboyarentzat txapela”

Trikoloreak maila gorenean

Frantziako Tourra 2014 Pariseko Podiuma
Beste urtebetez munduko txirrindularitzarik onenaz gozatzeko aukera izan dugu lasterka mediatikoenean. Gauza on asko utzi dizkigu 2014ko Frantziako Tourrak. Hitz gutxitan deskribatu ezinekoa.

Podiumaren gorenean italiar bat: Nibali (Astana). Bere alboan bi frantses, Peraud (FDJ.fr) eta Pinot (AG2R). Zeresana eman dute anfitrioiek. Virenque izan zen 1997an azkena ohorezko postu horietan. Frantziak proba honi baikorrago ikusi dio etorkizunean, Pinot-ez gain (lehen gaztea) Bardet (AG2R) ere Top10ean sartu da. Continue reading “Trikoloreak maila gorenean”

Gipuzkoako errepideetan barrena

Gaur eta larunbatean nazioarteko txirrindulari onenak Gipuzkoako errepideetan barrena ikusi ahalko ditugu. Hasteko Santiago egunean Ordiziako klasika ospatuko da goizeko 10:00etatik aurrera eta larunbatean plater nagusia dastatu ahal izango dugu: Donostiako 33. Klasika. Bietan Frantziako Tourra lehiatzen eta Vuelta prestatzen ari diren gizonak egongo dira.

Goierriko probak 165 km. izango ditu. Zirkuitu batean ariko dira: itzuli guztietan Abaltzizketako gaina egongo da – azken bi itzulietan Altzoko gainaren ostean. Iazko garailea Gorka Izagirre izan zen eta aurten 1 zenbakiarekin abiatuko da. Espero dezagun bere gaixotasunetik sendatu izana eta iazko garaipena ahalik eta ondoen defendatzea. Probak hautagai ugari izango ditu eta gehienak beroketa bezala hartuko dute larunbatera begira. Continue reading “Gipuzkoako errepideetan barrena”