#560 Tropela.eus podcastak: 2023ko Frantziako Tourra

Bilbo zain da aurtengo Frantziako Tour honi ekiteko! Guk ezin hutsik egin eta hemen duzue gure podcastik onena Tour berezi honetako kinielaz aritzeko.

7 euskal txirrindulari izango dira ondo bidean tropel nagusian: Mikel Landa (TBV), Pello Bilbao (TBV), Alex Aranburu (MOV), Gorka Izagirre (MOV), Jonathan Castroviejo (IGD), Omar Fraile (IGD) eta Ion Izagirre (COF).

Podcast honetan Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#559 Tropela.eus podcastak: 2023ko Italiako Giroa

Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2023ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu!

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#558 Tropela.eus podcastak: 2023ko Itzulia

Ez erlojupekorik ez eta amaierarik Arraten, horrelakoa izango da astelehean abiatuko den 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Kinielari dagokionez, izen handiak aurrikusten dira, besteak beste iazko Tourreko garailean, Vingegaard (TJV).

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#555 Tropela.eus podcastak: 2022ko Munduko Txapelketak

2022ko Munduko Txapelketak Wollongongen ospatuko dira

Jada denboraldiaren azken txanpara hurbiltzen ari gara! Igande honetan jokatuko dira emakumezko zein gizonezkoen erlojuaren kontrako Munduko Txapelketak eta aste bat beranduago errepidekoa. Bi kiniela prestatu beharko ditugu, bat gizonezkoena eta bestea emakumezkoena, igande goizalderako izan ere Australian egokitzen baitira aurtengo txapelketak.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira gizonezkoen kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#554 Tropela.eus podcastak: 2022ko Espainiako Vuelta

2022ko Espainiako Vueltako ibilbidea

Denboraldiko azken itzuli handia hastear da: 2022ko Espainiako Vuelta. Gogoratu Utrechtetik abiatuko dela lasterketa ostiral arratsaldean 18:30etan, abuztuaren 19an hain zuzen ere.

Podcast honetan Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu