Txapeldun handi baten agurra

Asteburu honetan ospatzen dira Danimarkako Bogense hirian Munduko ziklokros txapelketak. Emozioa eta oso lasterketa irekiak espero dira gazte mailatan eta emakumezkoen elite lasterketan. Aste haseran ikus zitekeen elurra joan da zirkuitutik, baina oso barruti azkarra espero da eta edozein akats edo ustekabekok indartsuenaren aukerak zaputz ditzake. Zalantza gutxienak gizonezkoen elite mailan daude. Sorpresa handia bailitzateke [...]

Basque Country Challenge by Itzulia, emakumeei protagonismo gehiago emateko azken lasterketa berria [inozentada]

2019. urtean emakumeek aspaldi ez bezala protagonismo nabarmena izango dute euskal errepideetan. Aurtengo Donostiako Klasikoaren aurkezpenean jakin genuen nola Leire Olaberriak zuzenduta Emakumezkoen Donostiako Klasikoa ere izango dugula hurrengo urtean. Hori gutxi ez eta Itzuliarekin batera Basque Country Challenge by Itzulia egun bakarreko lasterketa ere antolatzea erabaki du OCETAk. "Leirerekin baba-jan otordu bat egiteko geratu [...]

#306 plus, Tropela.eus podcastak: Biba Coppi!

Podcast hau 2018ko urriaren 20an grabatua izan zen Libros de Rutaren behin behineko dendan. Bertan Raul Perezek (@raulperezmartin) argitaratu berri duen bigarren liburuaren aurkezpena egin behar zuenez, egoera probestuz, Egoitz Lizasok (@elizaso) gidatuta podcast formatua eman zioten. Hauxe duzue bertan bizitakoaren audioa. Argazkia: Noticias de Gipuzkoa

#306 Tropela.eus podcastak: 2018ko denboraldiari errepasoa

Hauxe duzue urteari errepasoa ematen dion podcasta. Bertan Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu ziren podcasta zuzenean grabatzen Libros de Rutak ere 5. urteurrenean behin behinean irekitako denda fisikoan. Hirukoteak denboraldi osoari errepasoa emateaz gain "tropeltxoko graziosoak" zer diren azaltzen dute. ZOZKETA: esatariek errepasoan akats larri bat egiten dute. Zein [...]

#305 Tropela.eus podcastak: 2018ko Lombardia

Larunbat honetan jokatuko da Tropelan denboraldiko azkena izango den klasikoa, Lombardia. Lasterketa honen inguruan solasean Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira. Bertan egun hauetan Italian jokatzen ari diren klasikoez aritu dira ikusteko ea zein txirrindulari izan daitekeen indartsu larunbatean. Nola ez, bertan Tropelako kinielari ere errepasoa egiten diote solaskideek.

#304 Tropela.eus podcastak: 2018ko Munduko Txapelketak

Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2018an Innsbruck eta Tirol inguruan jokatuko diren Munduko Txapelketen inguruan aritzeko. Bertan gizonezkoen kinielari errepasoa egin diote, nahiz eta emakumezkoenaz nahiz taldekako erlojupekokoaz ere aritu diren.

#303 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau [...]

#302 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre [...]

#301 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu [...]

#300 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 18. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 18. etapa jokatu da gaur eta esprintean amaitzea espero bazen ere, azkenean ihesaldian izan den hirukotea osatzen zuen Wallaysek (LTS) lortu du etapa garaipena. Horrelaxe kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik ez eta Simon Yatesek jarraitzen du gorriz. Hurrengo bi etapek erabakiko dute aurtengo Vueltako [...]