#304 Tropela.eus podcastak: 2018ko Munduko Txapelketak

Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2018an Innsbruck eta Tirol inguruan jokatuko diren Munduko Txapelketen inguruan aritzeko. Bertan gizonezkoen kinielari errepasoa egin diote, nahiz eta emakumezkoenaz nahiz taldekako erlojupekokoaz ere aritu diren.

#303 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#302 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre (TBM). Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan.

#301 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu dena. Bihar erabakiko da Vuelta.

#300 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 18. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 18. etapa jokatu da gaur eta esprintean amaitzea espero bazen ere, azkenean ihesaldian izan den hirukotea osatzen zuen Wallaysek (LTS) lortu du etapa garaipena. Horrelaxe kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik ez eta Simon Yatesek jarraitzen du gorriz. Hurrengo bi etapek erabakiko dute aurtengo Vueltako irabazlea.