#270 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 11. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 11. etapan lider aldaketa izan da, Geraint Thomasek (SKY) etapa garaipena eta lidergoa eskuratu baititu. Mikel Nievek (MTS) eskura izan du etapa garaipena eguneko ihesaldian sartuta baina ez zaio posible izan. Movistar saiatu da Valverderen (MOV) erasoarekin lasterketa mugitzen baina ezerezean geratu da saiakera. Saiakera serioena egin duena Dumoulin (SUN) izan da. Hala kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#269 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapa

Podcast honetan 2018ko La Coursek eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapak eman duenaren laburpena egiten du Egoitz Lizaso (@elizaso).

La Coursen ikuskizuna izan dela azpimarratu digu, Van Vleuten garaile izan delarik. Euskaldunak ere bikain, batez ere Ane Santesteban 9. sailkatu baita.

Tourrea, aldiz, Alpeetako lehen etapa eta Quick-Stepeko Alaphilippe (QST) izan da ihesaldiari esker etapa garaipena lortu duena. Van Avermaetek (BMC) ere lider jarraitzen du eta errenta areagotu ihesaldian sartuta lortu duen errentari esker.

#268 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course

Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018ko La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.

#267 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 8. etaparen laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. Esprintean amaitu den etapan Groenewegen (TLJ) izan dela berriro ere garailea kontatzen digu. Baita nola Greipel (LTS) eta Gaviria (QST) zigortuak izan ziren. Gainontzean sailkapen nagusiko txirrindulari kaltetua Dan Martin (UAD). Lider, berriz, Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du.

#266 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

2018ko Frantziako Tourraren 7. etaparen minipodcasta duzue hau. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) esprintean amaitu den kronikatxoa prestatu digu. Garailea Groenewegen (TLJ) gaztea izan dela aipatzen digu, bere lehen garaipena Tour honetan. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du lider.