#234 Tropela.eus podcastak: 2018ko Euskal Herriko Itzulia

Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.

Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak

Atzo goizean Lokatza Elkarteak aurtengo Gorlako igoerako “Radio Tour” internetez entzun ahal izango dela zabaldu zuen. Hau da, epaile eta lasterketa barruko ibilgailuen artean informazioa zabaltzeko eta lasterketaren egoera zein den jarraitzeko erabiltzen den irrati seinale hori edonork entzun ahal izango duela internet bidez. Inoiz halako seinalerik jarraitu ez duenak ez espero irrati saioen moduko ezer, aspergarria ere izan baitaiteke, seinalea galtzea ohikoa izaten delarik, soinu kaxkarra… baina dudarik gabe, lasterketaren informazioa momentuan jasotzeko biderik zuzenena da. Aurrerapauso bikaina eta txalotu beharreko ekimena teknologia berrien bitartez txirrindularitza jendearengana hurbiltzeko. Continue reading “Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak”

#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.