#187 Tropela podcastak: 2017ko Frantziako Tourra

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.

Zergatik ez da Haimar Zubeldia aurtengo Tourrean izango?

Hori da neure buruari behin eta berriz egiten diodan galdera atzo berria jakin nuenetik. “Zerbait gertatuta da taldean, hau ez da normala” pentsatu nuen, eta hori jarraitzen dut pentsatzen. Askok pentsatuko duzue Haimarrek 40 urte dituelako eta bere bizitza profesionalaren amaieran delako izango dela. Izan liteke, baina askotan esan dugun moduan, Haimar zerbait izan bada […]

Marrazki bizidunetako txirrindulariari, agur

Tourrerako kiniela egin duzuen askok Voeckler aukeratuko zenuten, ziur. Bada, ziurrenik, Tourra izango da Direct Energie taldeko txirrindulari borrokalariaren azken lasterketa. Joan den urtean iragarri zuen Tourra eta gero erretiroa hartuko zuela. Eta haren falta sumatuko dugu, ez izan dudarik. Egiari zor, ez du beste munduko garaipen zerrendarik. Hala, ez du klasiko handirik irabazi, ezta […]

25 urtez ihesean

Aurtengo Tourrean, uztailaren 18an zehazki, txirrindularitza modernoaren erakustaldirik harrigarrienetako baten 25. urteurrena beteko da: Claudio Chiappucci italiarrak Sestriereko helmugara bidean eman zuenarena, alegia. Ez zen edonolako erakustaldia izan: egundoko ihesaldia, historiara pasatzen diren horietakoak, 25 urteren ondoren ere oroitzeko aitzakia ematen dutenak.

Lokatza garbitzeko momentua

Artikulu askoren protagonista bilakatu da Mathieu Van der Poel gazte herbeheretarra. Lokatzetan lorturiko lorpenei esker maiz aipatu izan da. Hain zuzen ere, 2015ean munduko txapelduna izan zen ziklo-krosean, eta aurretik lorpen bera izan zuen junior mailan (2012 eta 2013an). Hori gutxi balitz, 2013an ere errepideko munduko txapelketa irabazi zuen, hau ere junior mailan.

#186 Tropela podcastak: 2017ko Suitzako Tourra

Lander Garrok (@landergarro), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Suitzako Tourraren podcast hau prestatu dute. Hirukoteak Frantziako Tourraren aurreko astebeteko lasterketa honen analisia egiten dute batez ere Tropelako kiniela egiteko ikuspegitik ohi moduan.