#146 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 11. etapa

2016ko Vueltaren 11. etapa aztertu du gaurkoan Raulek (@raulperezmartin). Bere hitzetan Peña Cabargak txirrindulariak biluztu dituela aipatzen du, nahiz eta gogorarazten duen bere iritziz gaurko etapa soberan dagoela.

Froome (SKY) eta Quintana (MOV), beraz, indartsuen Vuelta honetan.

#145 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 10. etapa

2016ko Vueltan 10. etapa jokatu da eta kronika Raulek (@raulperezmartin) ekarri digu. Gaurkoan faboritoen lehia ikusi dugula kontatzen digu, ikuskizun handia. Quintanak (MOV) etapa eta lidergoa, aldiz, Froome (SKY) igoera dosifikatuz. Contador (TNK) izan da kaltetuena faborito nagusien artean.

Bi izen nabarmentzen ditu Raulek gaurkoan: Omar Fraile (DDD), mendiko lider berria, eta Gesink (TLJ).

#144 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 9. etapa

2016ko Vueltaren 9. etapa Naranco gainean amaitu da eta bere analisia Imanolek (@ImanolLlucia | @subiendopuertos) egin digu. Ihesaldiak sari bikoitza izan duela kontatzen digu izan ere etapa garaileak, De la Cruzek (EQS), etapa garaipenaz gain maillot gorria janzteko besteko tartea lortu du.

#143 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 8. etapa

2016ko Vueltako 8. etaparen laburpena Raulen (@raulperezmartin) eskutik. Bertan La Camperonan Quintana (MOV) faboritoen artean indartsuen izan den azpimarratu du Lagutinen (KAT) etapa garaipena ahaztu gabe. Hori bai, Vuelta honek gora behera asko izango dituelakoan dago Raul.

#142 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 7. etapa

2016ko Vueltako 7. etaparen kronika Egoitzek (@elizaso) egin du. Bertan nola gaurko etapak ezustekoa eman eta espero baino zirraragarriagoa egin zaion azaltzen du. Irabazlea Van Genechten (IAM) izan da eta atzetik Bennati (TNK) eta Valverde (MOV) izan ditu. Contador (TNK) tartean izan den erorikoaz ere mintzatzen da eta gaur hanka lurrean jarri duten txirrindulariak ere izendatzeko ditu.