#133 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 21. etapa

Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.

#132 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 20. etapa

Raulek (@raulperezmartin) hartu du gaurkoan erreleboa. Nola ez Ion Izagirreren (MOV) euskal garaipeneko etapa gustura aztertu du mini podcast honetan. Ez da gutxiagorako balentria handia baita ormaiztegiarrak gaur Tourrean lortutakoa. Gainontzean Aruren (AST) txakalaldia izan da sailkapen nagusian izan den aldaketa nabarmenena.

#131 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 19. etapa

Egoitzek (@elizaso) egin du Alpeetako etapa honen analisia. Bertan Bardetek (ALM) eguraldiak eragindako egoera aprobetxatu eta etapa garaipena nola lortu zuen kontatzen du. Euskaldunen maila ona ere azpimarratzen du. Erorikoek lasterketan nola eragin zuten ere kontatzen du.

#130 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 18. etapa

Raulek (@raulperezmartin) hartu du erreleboa mini podcast hau osatzeko. Bertan Dumoulinen (TGA) bigarren postua nabarmendu nahi izan du tropelako kideak, beti ere Froomen (SKY) nagusitasuna ahaztu gabe. Euskaldunei dagokionez Ion Izagirrek (MOV) erlojuaren kontrako saioetan erakutsi duen gaitasuna aipatzen ditu eta Tour honetako azken etapetan euskaldunen bat etapa garaipenaren lehian sartzeko aukerak.

#129 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 17. etapa

Ibanek (@piban) Alpeetako lehen etaparen laburpena egiten digu mini podcast honetan. Etapa Zakarinek (KAT) irabazi du eta faboritoen artean indartsuen Porte (BMC) agertu da Froomekin (SKY) batera.