Zoetemelken itzal luzea

Iragan Italiako Giroak irudi gogoangarri asko utzi zizkigun, Iban tropelkideak joan den asteko artikuluan aipatu bezala. Hala ere, lasterketan izango zuen garrantziagatik, esan liteke Steven Kruijswijk-en erorikoa eta bere ondorengo helmugaratzea izan zela aurtengo edizioko irudia. Lasterketa oso baten erdibidekoa suposatu zuen, LottoNL – Jumbo taldeko gizonaren agintaldiarekin bukatu eta bere gainbehera ekarriko zuena, eta horrekin batera Vincenzo Nibaliren susperraldia ahalbidetuko zuena.

kruijswijkKolpe fisikoa bera baino psikologikoa gainditzeko lana hartu beharko du Kruijswijek. Aurreneko itzuli handia hain gertu izan eta horrelako zorigaiztoko akats batengatik galtzeak benetan izan behar duelako gogorra. Eta txirrindulariaz beraz gain, Herbeheretan ere atsekabez ikusi izango zuten seguru asko Giroaren amaiera. Iaz Tom Dumoulin 35 urteko izurriari amaiera ematetik hain gertu egon ostean, bazirudien aurtengoak behar zuela Joop Zoetemelk handiaren lekukoa hartzeko unea. Baina esan bezala, ez zen horrela izan. Continue reading “Zoetemelken itzal luzea”

Giro 2016ko momentuak

Nibali garaipena ospatzenPasa berri da eta fresko-fresko dago gure memorian 2016 honetako txirrindularitzako lehen itzuli handia. Gora beheraz betetako hiru aste hauetan momentu on ugari izan ditu Giroak. Historiako onena izan ez den arren, azken egunera arte sailkapen nagusian nor gailenduko zen ez jakiteak emozioa gehitu dio.

Lasterketako lehen momentuak Herbehereetako etapak eta bigarren atseden egunera artekoak ditugu. Dumoulin harrigarri batekin lider, helburutzat izan ez arren sailkapen nagusia ematen zuen iazko Vueltan berriro biziko genuela. Ordu arte Greipel eta Kittel izan zuten protagonismoa tropel nagusian, azkarrenak izanda eta bakoitzak bi etapetan besoak altxatuz – azkenean Lotto Soudaleko alemaniarrak hiru garaipen lortu zituen. Continue reading “Giro 2016ko momentuak”