Argia da Nibali. Argiena?

Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude.

Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa ezinean ibili ondoren etapa batekin makilatu du bere partaidetza. Noski, hau ez da halako presupuestoa duen txirrindulari batentzako nahiko emaitza, eta taldeko ugazabak Espainiara bidali zuen #laVuelta (ez #LV2015) lehiatzera. Eta hara, bigarren etapan etxera,  nola eta kamerek taldeko autoari eskegita harrapatu ostean. Continue reading “Argia da Nibali. Argiena?”

2015eko denboraldiari errepasoa (I)

Tropela estatistikakIaz lehiaketa kopurua igo egin genuen galdeketa bat egin eta gero, beraz, ezin 2014a 2013arekin alderatu, ez zuzenean behintzat. Aurten, iazko egutegi bera izanda, azterketa zuzenagoa egiteko moduan gara.

Datu politak lortu ditugu aurtengoan zuei guztioi esker. 210.000 kiniela baino gehiago egin dira aurtengo denboraldian, iaz baino 13.000 inguru gehiago. 21 lehiaketa izan direla kontutan hartuta, bataz beste 600 kiniela gehiago lehiaketa bakoitzeko. Guztietan ez da gorakada bera izan, eta guztietan ez da gorakada izan. Itzulian eta Emakumezkoen Munduko txapelketan beherakada izan da, %3 eta %5ekoa hurrenez urren.

Gorakadarik nabarmenena jasan dutena Suitzako Tourra eta Donostiako Klasikoa izan dira. Azken hau lehiaketarik jendetsuena izan da hiru handien ondoren, 11.000 kiniela baino gehiagorekin. Aipagarria iruditzen zaigu Emakumeen Biraren igoera, izan ere %14koa izan baitu, ia 8.900 kiniela izan dituelarik.

Erabiltzaile kopuruaren igoera nabarmen geratzen da Urteko Sailkapenean ere. Aurtengo denboraldian ia 21.400 erabiltzailek osatzen dute Urteko Sailkapena; iaz, aldiz, 20.400 inguru izan ziren.

Asko pozten gaitu erabiltzaile kopuruak gora egiten jarraitzen duela ikusteak. Horrek hurrengo urteari begira ere indarrak ematen dizkigu zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Beraz, eskerrik asko, beste behin, erabiltzaile guztioi aurten ere hor izan zaretelako!!

 

 

Urte askoan, Vigorelli!

vigorelliMilanera joaten bazarete oporretan, leku asko bisitatzeko aukera izango duzue noski. Izan ere, Milan Italiako hiririk nagusienetako bat da. Dena dela, ziurrenik ez dizue inork gomendatuko ziklismoarekin lotutako tenplura bisita. Bai, Milanen badago txirrindularitzarekin lotura ezin estuagoa duen txokoa. Via Aronako estali gabeko Vigorelli belodromoa. Urrian kandelak putz egingo ditu 80. aldiz Vigorelli zaharrak. Zergatik du hainbeste garrantzia pista horrek?

Continue reading “Urte askoan, Vigorelli!”