Caja Rural, heldutasunaren bila

Urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourra amaitu eta 7 egun pasa ez direnean Donostiako Klasikoa datorkigu gure lurretara. Azken 3-4 urtetan frantziar lasterketaren ondorenean izatea otu zitzaion antolakuntzari eta benetan ideia ona izan dela ezin ukatu. Era honetan, punta-puntako txirrindulariak Tourreko sasoi puntua aprobetxatuz gerturatzen baitira Donostiara. Era honetan, Frantzian distira berezia izan duten Valverde (bere biziko 3. postua), Rodríquez (2 etapa) eta etapa garaipena lortutako Bardet, Pinot edo eta Van Avermaet ere gipuzkoar lurraldean izango dira hankak astintzen.

Movistar taldeko Valverde da hautagai nagusia, zalantzarik gabe. Begi guztiak dira bere gainean, eta honek asko zailduko dio orain urte bete lortutako garaipena errepikatzea. Oso zaila baita hautagai nagusia izanik egun bateko probetan garaipena lortzea, nahiz eta aurten behin baino gehiagotan (FW, LBL) ere zailtasun honi aurre egin dion murtziarrak. Rodríguez kataluniarra izango da arerio nagusia, Moreno eta Spilak bezelako gizonez osatutako talde indartsu batekin. Beharbada Valverdek ezingo du halakorik esan, ordea…

Continue reading “Caja Rural, heldutasunaren bila”

Cowboyarentzat txapela

Lance Armstrong, Motorola taldeko maillotarekinDonostiako Klasikoa ale bat baino ez zen izango Armstrongen garaipen zakuan, Tourreko zazpi garaipenak kendu izan ez balizkiote. Maillot horiak doping kontuengatik kenduta, baina, beharbada Texaskoak estimu berezia izango dio gurean lortutako garaipenari. 20 urte beteko dira aurten Armstrongek Bulebar zaharrean irabazi zuenetik. Continue reading “Cowboyarentzat txapela”

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.

Puntuazio-sistema bat asmatu, eta halaxe ekin nion lasterketa, etapa, sailkapen nagusi eta mendiko sari guztiak puntuatzen, Lizarratik hasi eta Donostiaraino, tartean pasatuz, besteak beste, gaur egun desagertuta dauden Urkiolatik, Laudiotik eta Euskal Bizikletatik ere. Gugan beude; nik, behintzat, ez ditut sekula ahaztuko. Continue reading “2015eko Gabiria Kopa martxan da”

Aurre analisia: 21. etapa: Sèvres / Paris Champs-Élysées (109.5 km)

etapa 21

2015eko Frantziako Tourrak gaur ixten du pertsiana. Beste behin iritsi da egutegiko zita garrantzitsuena hurrengo urte-arte agurtzeko ordua. Hasiera batean bazirudien Froomek (SKY) Pirineotan lasterketa erabakita utzi zuela baina Alpeetan, eta batez ere atzoko Alpe D´Huezeko etapan, Quintanak (MOV) zirrara jarri zion lasterketari. Zale moduan ezin kexatuko gara! Aipatzekoa da ere, bereziki harrigarria dela top10 barruan dauden txirrindularietatik bakarrik 3k ezagutu dutela garaipena.

Orain balantzeak egiteko ordua da, ondorioak ateratzeko ordua alegia. Continue reading “Aurre analisia: 21. etapa: Sèvres / Paris Champs-Élysées (109.5 km)”

Aurre analisia: 20. etapa: Modane Valfréjus / Alpe d’Huez (110.5 km)

etapa 20Frantziako Tourreko azken etapa mendatetsua. Oso etapa laburra izango da, 110 km besterik ez. Tourreko antolatzaileek, horrelako etapei gustua hartzen ari direla dirudi. Lehenengoz 2011. urtean jarri zuten horrelako ezaugarrietako etapa bat, Alpe d’Huez mitikoan amaitu zen etapa motz baina oso bizia. Etapa hartan sekulako ikuskizuna eskaini zuten txirrindulariek, azken edizioetako etapa izugarrienetariko bat eskainiz. Ordutik aurrera Frantziako Tourrak horrelako ezaugarrietako etaparen bat jartzen du ibilbidean.

Aurtengo honetan, bi mendate izango dituzte ibilbidean, baina zein mi mendate. Tour honetan bigarrenez igoko duten Col de la Croix de Fer (29km, 5.2%) eta Alpe d’Huez (13.8km, 8.1%). Azken etapa izanik, sailkapenen nagusiaren lehian dauden taldeburuek azken esfortzua egin beharrean daude eta babak beraiek atera beharko dituzte heltzetik. Mendiko sailkapena ere etapa honetan argituko da, bi erraldoi hauek puntu sorta polita banatuko duten heinean. Litekeena da sorpresaren bat edo beste ikustea sailkapen honetan. Continue reading “Aurre analisia: 20. etapa: Modane Valfréjus / Alpe d’Huez (110.5 km)”