Has dadila festa!

2014ko lehen biak Omloop Het Nieuwsblad, edo garai batean Het Volk bezala ezaguna zena, larunbat honetan ospatuko da, eta berarekin hasiko da 2015ko txirrindularitza profesional ibilaldia. Nik hala kontsideratzen dut behintzat, orain artekoak denboraldian zehar izango diren beste lasterketetako prestaketa lasterketak izan baitira (arabiar lasterketak, Andaluzia, Algarve…), eta ez helburu zehatzak.

Izan ere, udaberriko klasikoetan buru-belarri murgiltzen diren txirrindularientzat, eta batik bat harbideetan espezialista direnentzat urteko lehen helburua izan ohi da Flandriako klasikoa. Continue reading “Has dadila festa!”

Eguzkiak gogor jotzen zueneko istorioak

Kelly, Paris-Nizako liderraren maillota soinean eta etapa irabaztenUrtemugekin jarraituz, 25 urte dira Migel Indurainek bigarren aldiz jarraian irabazi zuela Eguzkiaren lasterketa. Txirrindulari nafarra zailtzen ari zen, doi-doi, eta 1990an nola Paris-Nizan hala Tourrean -Luz Ardideneko etapa irabazi zuen- eta Donostiako Klasikoan aurreratu zuen etorriko zena. Indurainek 1990ko Paris-Nizako Mont Faroneko etapa irabazi zuen -bosgarrena zen- Fignonen aurretik, lider jarri zen eta lehen postuari eutsi zion. Roche sailkatu zen bigarren zortzi segundura eta Leblanc gaztea hirugarren. Continue reading “Eguzkiak gogor jotzen zueneko istorioak”

Murias taldea bere kategoriara kateatua

Murias Taldea Volta ao AlgarvenMurias taldeak aspaldi erakutsi zuen Euskal Herriko Itzulian parte hartzeko gogoa. Taldea saiatu da nolabait antolakuntzak bere partaidetza ahalbidera zezan elkarrizketak izaten, baina azkenean ezezkoa jaso du.

Dakizuen moduan Muriasek aurtengoa du lehen denboraldia txirrindularitzan. Kontutan izanda talde Continental mailakoa dela, txukun ekin dio denboraldi hasiera honi: Mallorcako Challengean Egoitz Garcia – erorikoek ez zioten lagundu – eta Unai Intziarte izan ziren taldearen lanari emaitzarik onenak lortzeko gai izan ziren izen propioak, eta Murtziako itzulian Gari Bravok tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen. Orain Portugalen ari dira lehian Volta ao Algarven. Continue reading “Murias taldea bere kategoriara kateatua”

Contadorrek (agian) txirrindularitza utziko du

Contador bere taldearen aurkezpenean
Andaluziako Itzuliko bezperan gertatu da notizia: bere fundazioko aurkezpenean Alberto Contadorren ustez 2016an izango da azken urtea txirrinduritza profesionalean – oraindik ez dago oso garbi, komunikabide batzuen arabera “baliteke” hitza erabili baitu adierazpen horretan.

Pintokoa bere sasoi onenera itzuli den garai honetan eman du notizia. Zaletuak inoiz baino gogo handiagoarekin gaude itzuli handietako txirrindularirik onenak uztailean Frantziako Tourrean ikusteko. Ea hori horrela den eta aurten lehen aldiz 4 izugarriak Pariseraino lehiatzeko aukera duten (Contador, Froome, Quintana & Nibali). Continue reading “Contadorrek (agian) txirrindularitza utziko du”

Denboraldi hasiera, Cavendish-en urtaro berria

Ez, Uztaila ez! Urte hasiera!

Eskerrik asko MarkPare bat urte badira Tourrean ez dabilela oso fin Cavendish, edo Cav, edo CVNDSH, edo horrelako zerbait. Izan ere, twitter-ean blokatu ninduenetik ezin izan dut bere eguneroko abentura eta pasadizoak jarraitu… Britainiar mediatikoa orain beste era bateko lasterketetan murgiltzen da buru-belarri. Edo hobekiago esanda, beste garai edo urtaro bateko lasterketetan: urtarrila-otsaileko denboraldi-aurre edo turismo-denboraldiko lasterketak alegia.

Continue reading “Denboraldi hasiera, Cavendish-en urtaro berria”