Espainiako Armada present Vueltan

Juan Carlos I Espainiako Armadako itsasontziaContadorHaasEz dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?

Kontuak kontu, hor ibili dira txirrindulariak argazkiak ateratzen bai itsasontzi gainean baita hegazkinetan sartuta ere. Publizitate bikaina Espainiako Armadari eman diotena, bai sare sozialetan behintzat. Eta seguru gaurko telebistako saioan ere eskainiko dizkigutela irudiak.

OGE Continue reading “Espainiako Armada present Vueltan”

Lau izugarriak eta Silver Surfer

Quinana_Froome_Purito_Tour2013Ordu gutxi falta dira Xerez-en Vueltako edizio berri bati hasiera emateko. Teorian irteera lerroan kalitate handiko txirrindulariak ikusiko dira. Batzuek diote hasierako izen horien taldea Tourrean zegoena baino hobeago dela. Hiru asteetan zehar ikusiko da zer gertatzen den eta nork jantziko duen maillot gorria irailaren 14ean Santiagoko erlojuz kontrako 10 kilometroko etaparen ondoren.

Gure kinielako lehen multzoan bost hautagai nagusi azaltzen dira: Contador (Tinkoff-Saxo), Froome (SKY), Quintana (Movistar), Joaquim Rodriguez (Katusha) eta Valverde (Movistar). Gauzak normal badoaz boskote horretatik atera beharko litzateke sailkapen nagusiko garailea. Horregatik ikus dezagun bakoitza nola heltzen den urteko azken itzuli handira.

Continue reading “Lau izugarriak eta Silver Surfer”

Eta Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean!

Laboral Kutxa Saria Vueltan ereAurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan.

Konturatuko zineten moduan Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Poztekoa, ezta? Tourrean izan genuen moduan Vueltan ere Laboral Kutxa Saria, #laboralkutxasaria, sailkapen babestua izango dugu. Bertan Orbea Orca bizikleta, Forumen gastatzeko bonoak, eta beste hainbat sari izango dira, baita zozketa bidez ere. Hori bai, ez ahaztu sari hauen lehian izateko Laboral Kutxa Sarian izena eman beharra duzuela behin kiniela egin eta gero:

Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena eman

Zorterik onena opa dizuegu guztioi Vuelta honetan! Eta ez ahaztu Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena ematea sustorik izan ez dezazuen ;-)

Bigarren astean egongo da gakoa

ancares1 Tropela.net-eko Vueltako kiniela egitear bazabiltzate, hementxe dituzue ibilbideari buruzko zenbait ohartxo, lagungarriak izango zaizkizuelakoan. Hitz gutxitan,  aurreko urteetan baino lasaixeago abiatuko da lasterketa. Izan ere, duela pare bat urte hasi eta gutxira Arrate eta Valdezcarayko etapak jokatu ziren eta joan den urtean, bigarren egunerako mendate batean bukatu zen lasterketa. Aurten, gauzak ondo, esprinterrek beren burua erakutsi ahal izango dute lehen etapetan. Continue reading “Bigarren astean egongo da gakoa”

Etorkizuna ikusten ari gara

MajkaMajkak erakustaldia eman du Poloniako itzulian; bi etapa eta sailkapen nagusia irabazi ditu, Ion Izagirre eta Beñat Intxaustiren aurretik. Poloniarrak sekulakoa lortu du pare bat hilabeteren buruan: Italiako Giroa seigarren postuan amaitzea, Tourrean bi etapa eta mendiko sailkapena eta bere herrialdeko itzulian nagusitu da. Hori guztia 24 urterekin. Bera da biharko txirrindularitzako kimu bat, baina ez bakarra. Continue reading “Etorkizuna ikusten ari gara”