Euskaltelek, Samuel Sanchez buru duela, Formula 1 helburu [inozentada]

Euskaltel autoaDerioko enpresak marketin arloan aldaketa sakon baten beharra azaldu zuten eta berriki jakin dugu estrategia zertan izango den. Talde laranjak gurpil gainean jarraitzea du helburu, baina bi gurpiletatik lau gurpiletara jauzi egiteko asmo sendoa erakutsi dute.

Dakizuen moduan finantziazio arazoak tarteko txirrindulari taldea kudeatzen zuen enpresak ateak itxi ditu baina Derioko arduradunek, langileei ahalik eta irtenbiderik onena emateko asmotan, enpresari eustea erabaki dute izen aldaketa bat gauzatuta: Basque Pro F1 Team. Horixe, Formula 1ean aritzeko helburua izango lukeen enpresa berria izango litzateke. Continue reading “Euskaltelek, Samuel Sanchez buru duela, Formula 1 helburu [inozentada]”

2014 denboraldiko lasterketen inguruko galdeketa. Emaitzak

Olentzero gaur gauean izango da gurean opariak eta batez ere poztasuna banatzen. Guk hitz eman genizuen bezala, Olentzerorekin batera, 2014 denboraldiko lasterketen inguruko galdeketaren emaitzak plazaratu nahi izan dugu. Eta 2014 denboraldiko egutegia noiz argitaratuko dugun? Bada berandu baino lehen, laster.

435 izan zineten galdeketa erantzun zenutenak eta guzti guztioi gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu zuen iritzia gugana ekarri izanagatik. Zuen erantzunek asko lagundu digute hurrengo urteko denboraldia egituratzeko orduan hurrengo lerroetan ikusiko duzuen moduan.

Lau izan ziren erantzun beharreko galderak. Hona hemen galderak, erantzun posibleak eta zuen erantzunak banan bana aztertuta.

Continue reading “2014 denboraldiko lasterketen inguruko galdeketa. Emaitzak”

Rogersek ere klenbuterola odolean

Izenburu gordina jarri diot berri honi, baina uste dut garai hauetan dopinaren aurkako jarrera gogorragoa hartu beharrean garela.

Txirrindularitza aldatzen ari dela lau haizetara zabaltzen duten honetan, Rogers australiarrak positibo eman duela jakin berri dugu. Zerekin eta klenbuterol sustantzia aski ezagunarekin, bestela galdetu Irungo harakinari. Baina ez da kontua hor geratzen, izan ere Rogers Contadorren taldekidea izan baita aurtengo urte honetan eta ondo dakigun moduan Contadorrek sustantzia berarekin eman zuen positibo orain 3 urte. B lagina eskatzeko aukera izango du Saxokoak, baina zer gertatuko den nahiko argi dut nik behintzat.

Tinkovek hartu du Riisen taldearen jabetza berriki. Errusiarrak hasiera traketsa izan duela agerian da. 2014a ere hain oker joango ote zaie?

Berdintasuna ote Madariagaren ekarpenetako bat euskal txirrindularitzari?

Merezitako egurra jaso du azkenaldian Migel Madariagak hainbat lekutan. Bai berak eta bai zaleak lotsarazten gaituzten beste hainbatek ere. Migelek etsaiak nonahi ikusteko joera ere ezaguna da, baita hurbilen dituenengandik jasotzen dituen neurriz kanpoko loreak ere. Ez dago erdibiderik. Continue reading “Berdintasuna ote Madariagaren ekarpenetako bat euskal txirrindularitzari?”

Bertsolari txapelketan ere txirrindularitza hizpide

Ostiralean elkarteko zenbait kide afaltzeko hitzartuak ginen Ipintza sagardotegian. Jakingo duzuen moduan Ipintza gure babesleetako bat da eta hori da arrazoi nagusia bertan biltzeko jaki, sagardo eta giro paregabeaz gain.

Agin Laburu bertsolaria da Ipintza sagardotegiko arduraduna eta zalantzarik gabe Tropelaren jarraitzailerik leialenetakoa. Zorionez ostiraleko elkarretaratzean Agin bera ere gurekin izan genuen. Ez dakigu ostiraleko afariak zenbateraino baldintzatuko zuen, baina atzo Maule-Laxterren jokatu zen bertsolari txapelketa nagusiko finalaurreko kartzelako gaian -“Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu”- Agin txirrindulari profesional bilakatu zen eta ondorengo bertso hauek abestu zituen: Continue reading “Bertsolari txapelketan ere txirrindularitza hizpide”