La Bola del Mundoko etapa ikusgarria izan da –bukaera behintzat-. Menchovek irabazi du etapa Porteri aurrea hartuta azken metroetan –ihesaldian sartu dira biak ala biak- eta Romain Sicard bosgarren bukatu du. Hazparneko ziklistak ekarriko digunaren aurrerapena? Hala izan bedi! Sailkapen nagusiari dagokionez, etapak ez du irauli. Rodriguezek erasoa jo du, Morenok erritmoa berotu eta gero, eta Contador eta Valverde atzean utzi ditu, baina azkenean, Madrilgo podiumeko hiru koskak okerrik ez dela Contadorrek, Valverdek eta Rodriguezek zapalduko dute igande arratsaldean, hurrenez hurren. Fuente De-ra bidean Katusha horren indartsu egon izan balitz… Continue reading “Contador, noraino?”
Hilabetekako Artxiboak:iraila 2012
Txirrindularitza
Gutxien espero zenean, transiziokoa izan behar zuen egunean Contador-ek hankaz gora jarri du Espainiako Itzulia. Contador berak ‘kamikaze’ hitza erabiliz deskribatu du bere erasoa. Bukaeran, kostata bada ere, garaipena eman dion erasoa.
Eta ez, ez da akerbiderik behar izan. Ez da eski estazio bateko pistetan barrena joan behar izan lasterketa. Txirrindularitza klasiko eta ausartak eman dio lasterketari behar zuen etapa azkenean.
Continue reading “Txirrindularitza”
Filosofiaz
Azken asteetan Euskaltel-Euskadik atzerritarrak fitxatzearen inguruko eztabaida pil-pilean sumatzen dut. Igor Gonzalez de Galdeanok egindako hainbat adierazpenek 2013an talde laranjak atzerritarrak izango dituela pentsatzera garamatzate. Honen aurrean, asko dira kritiko agertu direnak eta eztabaida ugariri leku eman diote, berdin kalean zein komunikabideetan edo sare sozialetan. Atzerritarren fitxaketa kritikatzeko gehien entzun dudan argudioa honek taldearen filosofiarekin apurtzen duela da. Filosofia? Zein da (izan da) ba orain arte filosofia hori? Continue reading “Filosofiaz”
#71 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2012. Bigarren asteari errepasoa
Espianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
– Lasterketaren lehia biren artera mugatu da: J.Rodriguez eta Contador. Valverde eta Froome lehiatik kanpo geratu dira.
– Etapa garaipenak garesti daudela aipatzen dute eta sailkapen nagusiko kideak direla protagonista.
– Caja Ruralek Piedrarekin lortutako garaipena aipatzen dute.
– Ibilbidea ikusgarria ala gehiegizkoa den zalantzan jartzen dute.
– Maillot berdearen lehian Degenkolb datorren astean eskura izan ditzakeen 3 etapa irabazten saiatuko direla diote.
– Euskaldunen artean Igor Anton, Beñat Intxausti, Gorka Verdugo eta Amets Txurruka aipatzen dituzte.
Atzeraka begira bazaude, aurrean dagoena ez duzu ikusten
Hori gertatu zaio Alberto Contadorri. Espainiako Itzuliko 15. etapa (Asturiar etapetako triptikoko bigarrena) Lagos de Covandongara iritsi da, eta horrela txirrindulariek etapa gogor bat atzean utzi dute. Azken igoerara iritsi baino lehen Mirador de Fito lehen mailako mendatea pasa behar izan du tropelak.
Eguneko ihesaldian sartu ostean etapa garaipena Caja Rural talde gonbidatuko Antonio Piedra izan da. Bigarren postuan iritsi da Ruben Perez (Euskaltel-Euskadi). Sailkapen nagusia lehiatzen ari direnen artean alderik ez da izan Joaquim Rodriguez, Alberto Contador eta Alejandro Valverderen artean. Gaur murtziarra hirugarren kokatu Froomek segundu batzuk galdu ostean hirukoarekiko.
Continue reading “Atzeraka begira bazaude, aurrean dagoena ez duzu ikusten”