Zergatik jarri genuen Uran gorriz ostiral gauean?

Zenbait kexa izan ditugu Uran lehiaketa hasi aurretik gorriz jarri genuelako. Hori eta gainera zilarrezko domina irabazi zuelako. Askok gorriz zegoelako aldatu egin zenuten eta azkenean kaltetan izan zitzaizuen.Lehenik eta behin zuen kexak ulertzen ditugula esan nahi dizuegu. Baina gertakari honek bere azalpena duela azaldu nahi dizuegu eta Tropelak zuzen jokatu duela adierazi.Arazoaren sorburua txirrindularien […]

Nola banatuko ditugu puntuak Lodreseko Olinpiar Jokoetan?

Asko ari zarete galdezka ea nola izango den puntuen banaketa Londreseko Olinpiar Jokoetan. Post honen bidez beharrezko azalpenak ematen saiatuko gara.Aurreko berri batean aipatzen genuen bezala, lau izango dira Londreseko Olinpiar Jokoetan errepideko txirrindularitzak izango dituen ekitaldiak:- Gizonezkoen errepidekoa (uztailaren 28an)- Emakumezkoen errepidekoa (uztailaren 29an)- Emakumezkoen erlojuaren kontrako saioa (abuztuaren 1ean)- Gizonezkoen erlojuaren kontrako saioa […]

#69 Tropela.net podcastak: Londreseko Olinpiar Jokoak 2012. Ibilbidea eta txirrindulariak

Londreseko Olinpiar Jokoetan jokatuko diren errepideko eta erlojuaren kontrako lehiaketaren inguruan aritzen dira podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehiaketa honetan 20 txirrindulari aukeratu behar dira, 15 gizonezko eta 5 emakumezko. Axier eta Egoitzek beren analisia egiten dute eta kiniela egiterako orduan interegarri izan daitezkeen hausnarketak egiten dituzte. Podcastaren lehen zatian ibilbideaz […]

Emakumeen hitzordua: Londres 2012

Londresekoa, ez da 2012ko egutegian besterik gabeko zita izango. Aitzitik, geroz eta murriztuagoa dagoen emakumezkoen errepideko egutegian, distira berezia hartu duen hitzorduaren aurrean gaude. Horren lekuko, ikur diren txirrindulari batzuentzat, beraien karrerak luzatzeko pisuzko arrazoi bilakatu izana Londres. Kristin Armstrong-en adibidea ekarriko nuke gogora: 2008an Beijing-en, erlojupekoan urrea lortu ostean, txirrindua utzita izan da amatasunari […]

Emakumeak ere izango ditugu Tropelan

Aspaldidanik genbiltzan emakumezkoen probaren bat edo gure lehiaketen artean sartzeko asmotan. Guk hala nahi genuen eta askok ere hala eskatu diguzue. Gu orain arte ez ginen gai ikusten baina oraingoan pausua emateko prest gaude. Lehen urratsa hurrengo larunbatean hasiko den Londreseko Olinpiar Jokoetan emango dugu. Orain arte Mundialetan egin ohi bezala, gizonezkoen errepideko eta erlojuaren […]

#68 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Azken errepasoa

Frantziako Tourreko azken errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste: – Gidoia bete da: Wiggins indartsu etorri da. – Tourreko sailkapen nagusiko lehen postuei errepasoa. – Wiggins-Froome: eztabaida? – Haimar Zubeldiaren maila izan duen lesioa pasa eta gero. – Cavendish-Sagan: […]

Haimar Zubeldiak bere lesioaren berri eman du

Haimar Zubeldiak gaurko etapa hasi aurretik komunikabideak deitu ditu komunikatu bat irakurtzeko. Bertan denboraldi hasieran lasterketatan parte hartu gabe izatearen benetako arrazoiaren berri eman du. Hemen duzue: “Orain dagoeneko Tourra amaitzear dela, niretzako aurtengo lasterketa oso garrantzitsua izan dela aipatu nahi nizuen. Niretzeko garrantzitsua izan da izan ere orain 3 hilabete aurikulako fibrilazio egonkor bat […]

Bigarrenez, Tourreko garaileak ingelesez hitz egiten du

Jada nahiko garbi geratu zen Wigginsek aurtengo Tourra irabaziko zuela. Hala ere, onenek historian egin izan duten moduan, azken erlojuaren kontrako saioa irabazita amaitu du Wigginsek. Eta zein alderekin gainera: 1:16rekin. Bigarren, nola ez, bere taldekidea den Froome.Bi Skyko liderrak, beraz, lehen bi postuetan. Gaurko erlojuaren kontrako saioarekin Wigginsek lider zergatik izan den erakutsi du, […]

Ortzadarrak hegoak eman dizkio (eta Londresera begira jarri da)

Azken urteetan ortzadarren maillotaren begizkoa amaitutzat eman da. Iaz Hushovd norvegiarrak Tourrean etapa garaipenak lortu zituen (eta sailkapen nagusiaren buru egon zen astebetez). Aurten Cavendish-en txanda izan da. Etapa pare batekin gutxienez joango da Londresko Olinpiar jokoetara. Abiadura handia gaurko 222 km-ko etapan. Pirinioak eta biharko erlojuz kontrakoaren bitarteko etapa eta trantsiziozkoa izan zitekeena. Txirrindulariek […]

Izagirre, Zubeldia… eta Voeckler

Duela urte batzuk, klasiko handietan bikain moldatzen zen zilklista zuen Frantziak: Duclos Lasalle. 38 urterekin irabazi zuen aurrenekoz Paris-Roubaix. Hurrengo urtean, lasterketaren bezperan honako titularra kaleratu zuen L’Equipe egunkariak: Eta berriro ere irabaziko balu? Ba Duclos Lasallek irabazi zuen karrera hura eta biharamuneko azalean Egin du! kaleratu zuen L’Equipek. Antzeko zerbait egin lezake L’Equipe Europcar […]