Ion Izagirrek etapa garaipen ikaragarria Giroan!!

Iaz euskal txirrindulariek Giroan lortu zutena errepikatzea zaila zela, baina aurreratu zigun Amets Txurrukak irratiko elkarrizketa batean entzun nionez, aurreko astean saiakeran egin bazituzten ere azken astean ere ez zirela geratuko zerbait lortu artean. Gaurkoan, zen handiz, Ion Izagirre, Izagirre anaietan gazteenak, eguneko ihesaldian sartu da eta garaipena lortzeko gai izan da. Continue reading “Ion Izagirrek etapa garaipen ikaragarria Giroan!!”

#61 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Bigarren astea

Eneko Garate (@egarate), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren bigarren asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:

– Azken astean izan diren esprint eta ihesaldiak
– Aste honetako bi liderrak: Purito eta Hesjedal.
– Noiz etorriko da faboritoen benetako ordua?

Nola kontatuko diezu gaurkoa seme-alabei eta bilobei, Rabottini?

Kirol kazetari batek lelo bihurtu zuen honako esaldia duela urte batzuk : “Bizitza zoragarria izan daiteke”. Ezin aproposagoak dira hitzok Giroko gaurko etapa deskribatzeko. Balentria handia egin du Rabottinik. Ehun bat kilometro bakar-bakarrik egin ditu eta azkenean, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean, Rodríguez izan da onena eta maglia arrosa jantzi du berriro. Basso, Scarponi eta Kreuziger orpoz orpo sartu dira -14 segundoren bueltan da hirukotea-. Mikel Nieve eta Beñat Intxausti onenengandik oso hurbil helmugaratu dira. Pozzovivok, Uranek eta Rujanok, ordea, kale egin dute Pian dei Resinellin bukatutako etapan. Euria izan dute bidelagun ziklistek, eta oso ibilbide gorabeheratsua. Continue reading “Nola kontatuko diezu gaurkoa seme-alabei eta bilobei, Rabottini?”

Cavendishen aurpegi ezkutua

Hauxe da Cavendishengan ikusten ez dugun aldea. Kamerak ez daudenean horrelakoak egiten dituela dirudi: taldeko auxiliarra aldapa gora bultzaka. Dakizuen moduan araudiaren kontrakoa da. Lehendik ere tropeleko zenbait txirrindularik salatu zuen Cavendish horrela ibiltzen dela.

Ingelesak Ferrari Girotik bidali behar zutela esan zuen publikoki. Hau ikusita, bera bidali beharko al lukete? Hau al da ostadar maillota daraman txirrindulari baten jarrera?

#60 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Lehen astea

Hesjedal maglia arrosarekinAxier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:

– Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera.
– Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu.
– Euskaldunak ematen ari diren itxura

Orokorrean, oraindik gogorrena etortzeko dagoela gogorarazi digute solaskideek.