#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute: – Azken astean izan diren etapak – Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt. – Italiarrak podiumetik kanpo! – Euskaldunak – Lehen hamar sailkatuak – Tropelako lehen postuak

200 metro, 16 segundo

Pinottik irabazi du Milango erlojupekoa, eta Hesjedalek etxeratu du maglia arrosa, 16 segundorengatik. Rodríguez eta De Gendt izan ditu kanadiarrak ondoan podiumean. Mikel Nievek hamargarren postuan bukatu du Giroa. Giau, Manghen, Alpe di Pampeago, Mortirolo eta Stelvio –beste batzuen artean- igo ostean, 16 segundo besterik ez dira izan sailkapen nagusiko lehen bien artean. 200 metro […]

De Gendt Ormaiztegiko zakurrarena egiten

Flandriako txirrindulariak erakustaldia eman du gaurkoan. Hori bakarrik ez, Giro honetako eta aspaldian ikusi dugun erakustaldirik gogoangarriena eman digu. Txirrindulari zaleok eskerrak emateko moduan gara zalantzarik gabe. Gaurkoan Ion Izagirrek ere ederki egin du lan Mikel Nieveren mesedetan. Mikelek 28 urte bete ditu gaur eta etapa garaipena nahi zuen, baina gonbidatu berezi bat izan du […]

Kreuzigerrek aurpegia eman du

  Asteazkeneko etapan txekiarrak 11 minututik gora galdu zuen ikaragarrizko txakalaldiak jota tropel nagusitik espero baino lehenago geratu ondoren. Giroa irabazteko hautagaia izanik asko harritu gintuen gertakariak. Kritika ugari jaso zituen Kreuzigerrek horregatik, gogorrenak beharbada taldetik bertatik. Atzokoan esprinta zen jokoan eta eskalatzaile nahiz faboritoek atseden hartzeko erabili zuten. Gaur, ordea, eskalatzaile eta faboritoek bere […]

Edozer gertatu daiteke

Aurtengo Giroa amaitzeko gero eta gutxiago falta da. Egun gutxi barru txirrindulariek milaka kilometro egin ostean Milango Piazza del Duomon amaitutzat emango dute aurtengo lehen itzuli handia. Erabakita dago jada? Nahiko errenta dauka Puritok Hesjedal eta Bassorekiko? Erantzuna nire ikuspuntu umiletik: guztia erabakitzeko dago, oraindik asko falta da. Giroak zerbait berezia badauka gogortasuna da. Azken […]

Ion Izagirrek etapa garaipen ikaragarria Giroan!!

Iaz euskal txirrindulariek Giroan lortu zutena errepikatzea zaila zela, baina aurreratu zigun Amets Txurrukak irratiko elkarrizketa batean entzun nionez, aurreko astean saiakeran egin bazituzten ere azken astean ere ez zirela geratuko zerbait lortu artean. Gaurkoan, zen handiz, Ion Izagirre, Izagirre anaietan gazteenak, eguneko ihesaldian sartu da eta garaipena lortzeko gai izan da.

#61 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Bigarren astea

Eneko Garate (@egarate), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren bigarren asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan: – Azken astean izan diren esprint eta ihesaldiak – Aste honetako bi liderrak: Purito eta Hesjedal. – Noiz etorriko da faboritoen benetako ordua?

Nola kontatuko diezu gaurkoa seme-alabei eta bilobei, Rabottini?

Kirol kazetari batek lelo bihurtu zuen honako esaldia duela urte batzuk : “Bizitza zoragarria izan daiteke”. Ezin aproposagoak dira hitzok Giroko gaurko etapa deskribatzeko. Balentria handia egin du Rabottinik. Ehun bat kilometro bakar-bakarrik egin ditu eta azkenean, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean, Rodríguez izan da onena eta maglia arrosa jantzi du berriro. Basso, Scarponi […]

Cavendishen aurpegi ezkutua

Hauxe da Cavendishengan ikusten ez dugun aldea. Kamerak ez daudenean horrelakoak egiten dituela dirudi: taldeko auxiliarra aldapa gora bultzaka. Dakizuen moduan araudiaren kontrakoa da. Lehendik ere tropeleko zenbait txirrindularik salatu zuen Cavendish horrela ibiltzen dela. Ingelesak Ferrari Girotik bidali behar zutela esan zuen publikoki. Hau ikusita, bera bidali beharko al lukete? Hau al da ostadar […]

#60 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Lehen astea

Axier Sukia (@sukigalp), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren lehen asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan: – Espezialistak eta esprinterrek lehen astean izan duten papera. – Gai izango al dira Purito eta Hesjedal orain artekoari eusteko? Frank Schleckek zalantzak eragiten ditu. – Euskaldunak ematen ari diren itxura Orokorrean, oraindik gogorrena […]