Euskaltel-Euskadi talde gorria izango da 2013tik aurrera [inozentada]

Dakizuen bezala Euskaltel-Euskadi taldeak 2012. urtera arte zuen ziurtatua Euskaltelen babesa. Egoera horren aurrean, euskal komunikazio zerbitzuen enpresaren erantzunaren zain geratu beharrean, aurrera egin eta beste babesle baten bila aritu dira. Eta lortu ere, lortu dute.

Vodafone izango da 2013tik aurrera eta 3 urtez egun Euskaltel-Euskadi taldea bezala ezagutzen dugun taldearen babeslea. Izen berria Vodafone-Euskadi izango da, eta noski, babesle nagusia Vodafone izanda, talde laranja izatetik talde gorria izatera pasako da. Sofía Rodriguez-Sahagún, Vodafone Españako irudi eta marka zuzendariaren hitzetan, Espainiako Vueltak Euskal Herrian izan duen harrera ona ikusita orain arteko talde laranja gorriz janzteak irudiari kalterik ez diola egingo argi geratu da. Continue reading “Euskaltel-Euskadi talde gorria izango da 2013tik aurrera [inozentada]”

Sarea botata, albisteen peskizan

Negu gorria Euskal Herrira iritsi dela-eta, etxean geratzea kalera ateratzea baino aukera hobea da batzuontzat. Hori baliatuta, komunikabideetan arrantzan ibili gara, han eta hemen, batez ere sarean, txirrindularitzarekin lotutako albisteak bilatu nahian. Ea ba…

Apurka apurka taldeak 2012ko plangintza zehazten ari dira. Badira aste batzuk Euskaltelen planaren berri dugula. Okerrik ez bada, Mikel Nieve izango da talde burua Giroan, Sanchez Tourrean eta Igor Anton Vueltan. Beharbada, Andy Schleck -argazkian- duda mudatan ikusteak harritu du bat baino gehiago. Giroari ez dio atea guztiz itxi. Ez da harritzekoa, Tourra ez baita oso egokia berarentzat. Izan ere, erlojuz kontrako kilometro asko izango baititu Frantziako Itzuliak 2012an. Rodriguez kataluniarrak zalantza gutxiago ditu, eta ia ziurtzat jo daiteke Giroa eta Vuelta lehiatuko dituela, aurten bezala. Basso Girora itzuliko da, aurten kale egin eta gero. Italiarra gogotsu dago eta Giroa eta Tourra lehiatu nahi ditu. Hori bai, gauza bat nahia da eta bestea ahalmena; errealistagoa edo egingarriagoa dirudi Giroan goiko postuetan egoteak, Tourrean gandorra erakustea baino. Kreuziger ere Italiara arrimatuko da udaberrian; Tourraren ibilbideak ez du gatibatu, eta txekiarra Giroko podiumera igo nahi duela esan du. Laburbilduz, Mikel Nieve, Rodriguez, Basso eta Kreuziger ziurtzat jo ditzakegu Giroan. Continue reading “Sarea botata, albisteen peskizan”

Markel Irizar, Cancellararen bizkarzain

Duela egun gutxi susto ederra hartu zuen Markel Irizarrek eta bide batez susto ederra eman zigun zaleoi. Entrenatzen ari zela erori egin zen. Eroriko horren ondorioz, besteak beste, aurpegia puztu zitzaion eta hatz bat hautsi zuen. Zorionez, oñatiarrak hobera egin du, nabarmen gainera. Continue reading “Markel Irizar, Cancellararen bizkarzain”

Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (2)

Eusko Jaurlaritzaren murrizketak lasterketa profesionaletara iritsi dira. Baita Euskaltel-Euskadi taldera ere. Patxi Mutiloak asteazkenez ETBSat-en honen inguruan azalpen asko eman zituen. Eta baita zentzuzko gauza asko esan ere. Txirrindularitza aipamenez gain, kirol profesionalaren finantzaketaren inguruko gogoeta interesgarriak ere egin zituen. Galdera politak behintzat utzi zituen airean.

Erakunde publikoek lasterketa profesionalak lagundu behar ote dituzten bere zalantzak agertu zituen. Unipublic antolatzaile pribatuen eredu bezala jarri zuela iruditu zitzaidan, Euskal Herriko Itzuliarekin alderatuz. Ez zaio arrazoirik falta Itzulia antolakuntza eredu bat ez dela esatean, hemen aurretik esan izan dugun zerbait, baina ahaztu egiten zaio Unipublic azken urteetan aurrera atera bada, babesle publikoei esker izan dela. Iaz, urrutira joan gabe, honakoak ziren Vueltako babesleak: Idae, Españarecicla eta Renfe.

Continue reading “Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (2)”

Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (1)

Aste honetan, Espainiako Vueltak 2012an Euskal Herrian etapa gehiago izango dituela konfirmatu da. Ezagutzen zen Iruñeako hasieraz gain, Oion eta Arrate artean etapa bat baieztatu dute eta Barakaldon laugarren etapa bat hasiko da, Orduñatik igaro ondoren Valdezcarayn amaituko dena. Dirudienez, Unipublic antolatzaileak interes berezia erakutsi du berriro euskal errepideetara itzultzeko, eta beherapenak eskaini dizkie bai Eibarko, bai Barakaldoko udalei. Ondorioz, iaz ez bezala, Eusko Jaurlaritzak xoxik jarri beharrik gabe pasako da Vuelta EAEtik.
Continue reading “Txirrindularitzari diru publikoaren iturria ixten (1)”