Hori da hori sasoia!

Txente Garcia Acostak txirrindularitza utzi berri du. Hori izan da asteko albiste nagusietakoa txirrindularitza zaleentzat, batez ere Euskal Herrikoentzat. Tropeleko ziklista beteranoenetakoa zen tafallarra. 1995ean egin zuen debuta. Pentsa, Indurainek azken Tourra irabazi zuen urtean. 39 urterekin eman ditu azken pedalkadak. Bada, ordea, tafallarra baino zaharragoa den txirrindularirik.

Hasteko eta behin, Noe italiarra agurtu behar dugu, 42 urterekin, ziklismoa utziko baitu. Ezin aipatu gabe utzi 42 urterekin ere hartu duela erretiroa Cuestak, Caja Ruralen azken pedalkadak eman eta gero. Rebellin italiarrak 40 urte bete zituen abuztuan. Doping kontuengatik zigortuta ibili ostean, denboraldi honetan itzuli da tropelera, Miche Guerciotti talde apalean. Talde apalean bai, baina garaipen zakua betetzen jarraitu du Veronako ziklistak, eta okerrik ez dela, datorren denboraldian lanean jarraituko du. Horner estatubatuarrak ere 40 urte ditu bete zituen aurreko astean bertan. Azken bi denboraldiotan goia jo du: iaz Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen eta aurten ere gure itzuliko podiumera igo da, etapa bat irabazteaz gain. Harrapazak. Hornerrek ere ez omen du oraingoz erretiroa hartzeko gogorik. Continue reading “Hori da hori sasoia!”

Hiru asteko itzuli bakarrerantz?

Arreta beste toki batera joan zaigu aste honetan. Txirrindularitza bigarren mailan geratu da. Hala ere, politikaren zurrunbilotik irten eta txirrindularitzari helduko diogu plaza honetan, aste honetan bertan aurkeztu baitute 2012ko Tourra. Ibilbidearen xehetasunak argitara eman zuten egun berean –berez aurreko astean zabaldu zen ibilbidea- Gorka Gerrikagoitia Euskalel Euskadi taldeko zuzendaria elkarrizketatu zuten han ea hemen. Gerrikagoitiak esan zuenez, 2012ko denboraldiko planifikazioa ez dute guztiz zehaztu, baina aurreratu zuen Vuelta izango dela Igor Antonen helburu nagusia, eta beharbada bakarra, hiru asteko itzuliei dagokienez. Alegia, ez dela ez Giroan ez Tourrean egongo. Continue reading “Hiru asteko itzuli bakarrerantz?”

Tropela Elkarteak hamaika sari banatu ditu eta potoloena, Azkoitira

Koldo Fdez de Larreak ioslarrari iPad 2a ematen
Tropela Elkarteak sari banaketa ekitaldia egin zuen Zarauzko Merkatu plazan eta hirugarren urtez jarraian Azkoitira doa Tropelako sari nagusia. Ekitaldian bertan 2011ko Urteko Sailkapeneko irabazlearekin solasean aritzeko aukera izan nuen. Jarraian duzue elkarrizketak eman zuena. Continue reading “Tropela Elkarteak hamaika sari banatu ditu eta potoloena, Azkoitira”

Giro polita ikusteko aukera

Atzo aurkeztu zen Milanen 2012ko Giroa. Streaming bidez aurkezpena zuzenean ikusteko aukera interneten eta twitterren galan zeuden lehen lerroko txirrindularien asistentzia jakin genuen. Protagonista nagusia, han aurkeztu zuten bezala, Matador Alberto Contador (amaieran tarte bat eskainiko dioguna), baina baita Cunego, Scarponi, Cavendish…

Denboraldiko lehen itzuli handia maiatzaren 5ean hasiko da eta Danimarkako Herning hirian hasi eta Milanen maiatzaren 27an amaituko da. Txirrindulariek guztira 3.476 kilometro gauzatu beharko dute (etaparen bat ez badute mozten behinik behin).

Continue reading “Giro polita ikusteko aukera”

Porca miseria, Nibali!

Zaugg suitzarrak irabazi du denboraldiko azken proba handia. Nibalik urrutitik jo du, ausart jokatu du Lonbardiako errusiar mendian, baina ez du bere balentria azken bururaino eramaterik izan. Igor Anton 15. postuan sailkatu da eta Mikel Astarloza eguneko ihesaldian sartu da. Continue reading “Porca miseria, Nibali!”