Azkoitiar selekzioa ala azkoitiko kakalardoak?

Zalantzarik ez dago. Azkoitiarrak jaun eta jabe dira Tropelan. Aurten ere urteko sailkapena ioslarrarekin irabazteaz gain, lehen 10 postuetan beste 3 azkoitiar sartu dira (txarli, txarli1 eta txarli2). 2009an eta 2010ean azkoitiar berak (joxeja) eraman zituen Tropelako bi urte horietako sailkapenak. Iaz, lehen 11 postuetan 3 azkoitiar sailkatu ziren (horien artean, txarli) eta 2009an, joxejarekin batera, txarli1 sartu zen lehen 10 postuetan.

Nagusitasun nabarmena erakutsi dute erabiltzaile azkoitiar hauek eta txirrindularitzan erakustaldiekin gertatu ohi den bezala, Tropelan ere susmoak eta zalantzak agertu dira erabiltzaile hauen inguruan.

Txarli, txarli1 eta txarli2 ez al dira kakalardoak?

Orain arte duda batzuk banituen baina erabiltzaile-izen horiek ikusita nik ere argi daukat erabiltzaile horien atzean pertsona bera dagoela. Hala eta guztiz, Tropelak ez ditu kakalardo bezala markatzen, beraz, izen-abizen desberdinekin sortutako erabiltzaileak direla ziur naiz. Saria jasotzeko izen-abizen horiek egiazkoak direla frogatu beharko dute eta hori eginez gero, saria berarentzat Tropelaren arautegia beteko bailukete erabiltzaile horiek.

Igor Gonzalez de Galdeanori, agur

Euskaltel-Euskadi taldearen zuzendaritza utziko du denboraldiaren bukaeran.

Talde laranjan sei urte eman eta gero, “arrazoi pertsonalengatik” utziko du lana. Galdeanoren hitzak jaso ditu Euskaltel-Euskadiren webguneak; bere bizitzari “beste norabide bat” eman nahi omen dio aurrerantzean. Gasteiztarrak gaineratu duenez, erabaki zaila izan da, Miguel Madariaga Euskadi fundazioko presidentearekin duen harremana oso estua delako, alegia esparru profesionaletik haratago doalako. Ez du argitu, ordea, ziklismoa utzi behar duen behin betiko ala beste talde batean ariko den. Continue reading “Igor Gonzalez de Galdeanori, agur”

iPod Touchen zozketa zuzenean!! (Irabazleak bertan dituzue)

Zalantzarik izan ez dadin, 2 iPod Touch zorgarri hauen zozketa zuzenean egitea erabaki dugu. Zozketa zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango duzue Tropela.net-en streaming bidez. Hitzordua gaur gaueko 22:00etan izango da.

Gogoratu bakoitzari eman dizkizuegun zenbakiak ikusgai dituzuela ondorengo zerrenda honetan. Zuena egokitzen bada azken generazioko iPod Touch zoragarri horietako bat eramango duzue tropelako bi erabiltzailek (erabiltzaile batek ezin ditu 2 iPod Touchak irabazi; gehienez bat). Irabazleek urriaren 7an Zarautzen ospatuko dugun sari banaketa ekitaldian jasoko dituzte iPod Touchak.

Zozketa egin aurretik azalduko dugu zehazki nola egingo dugun zozketa. Zorte on guztioi!!

Eguneraketa (23:00):
Zozketa egin ondorengo zenbaki sarituak eta erabiltzaileak hauek izan dira:
– 6.772 Andatzabtt (Donostia)
– 15.136 PURITO (Eibar)

Ordezkoak:
– 50.521 kaiman (Gernika-Lumo)
– 14.975 anetainaki (Zumarraga)
– 6.127 jauregi (Tolosa)
– 93.950 ASdC (Gasteiz)

Asteartean 2 iPod Touchen zozketa!!

2 iPod Touch zoragarri zozketan

Urte hasieran esan genizuen nola urtean zehar Tropela.net-eko lehiaketatan parte hartzeagatik azken belaunaldiko 2 iPod Touch zozketatuko genituela. Dagoeneko denboraldiko azken lehiaketan murgilduta gaude eta horrenbestez zozketa gauzatzeko moduan gara.

Tropela Elkarteak lehiaketa gehienetan parte hartu duzuen erabiltzaileok saritzeko asmotan, urte hasieran esan genuen bezala, zenbaki gehiago izango dituzue ‘fidelak’ izan zaretenak, hau da, iPod Touch zoragarri horiek lortzeko aukera gehiago izango duzue lehiaketaz lehiaketa parte hartzen joan zaretenok.

Dagoeneko erabiltzaile bakoitzari dagozkizuen zenbakiak hemen dituzue ikusgai. Zuenak zein diren ikus ditzakezue zozketaren aurretik.

103.775 zenbaki dira banatu ditugunak guztira eta garaileak bi izango dira. Hala ere, astearteko zozketan zenbaki sarituez gain erreserbako beste batzuk ere aterako ditugu.

Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emango dizkizuegu. Zorte on guztioi!!