Contadorren ukabilkada

@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera). Continue reading “Contadorren ukabilkada”

“Nik ez dut faboritoen artean sartuko”

34 urterekin jo du goia Evansek, Tourra irabazita. Schleck anaiak ezker- eskuin igo da Parisko podiumera.

Evansek astebeteko itzuli mordoa irabaz dezake, indarra horretan jarriz gero –eta egun bateko probak; ez ahaztu 2009an Munduko Txapelketa irabazi zuela eta iaz, Fleche-Wallone, Ardenetako Hirukoteko bat-. Itzuli laburretarako dohainak baditu. Klase handia du, benetan. Erlojupekoetan ondo aritzen da eta mendian ere onenen pare ibiltzen da. Euskal Herriko Itzulian parte hartzen badu, erne berarekin. Eta Dauphine edo Suitzako Itzuliak ere berarentzat oso egokiak izan daitezke. Tourra? Nik ez dut faboritoen artean sartuko, eta pena litzateke harentzat oso egokiak diren proba batzuei uko egitea Tourrerako indarrak gordetzearren”. Continue reading ““Nik ez dut faboritoen artean sartuko””

#45 Tropela.net podcastak: 21. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 21. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa esprintean erabaki da eta boskarren aldiz Cavendish izan da garaile. Maillot berdea ere erabakitzeko zegoen eta ingelesak eraman du etapa garaipenarekin batera.

Hala ere, podcast honetan “Gure Tropela” atalean Tropelako sailkapenari azterketa sakonago bat egin diote solaskideek. acascarla izan da garailea aurtengo Tour honetan Evans, Andy Schleck, Frank Schleck eta Samuel Sanchez bizkarrezurrean oinarritutako kinielari esker. Podcastean bizkarrezur hori eta gehiagoz aritzen dira.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


#44 Tropela.net podcastak: 20. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martinek irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk, aldiz, espero baino askoz okerrago. Ondorioz Evans garaile.

Protagonista hauetaz gain, Contador, Samuel Sanchez eta De Gent aipatzen dituzte podcasteko solaskideek. Euskaldunen atalari dagokionez Euskaltel-Euskadik gaurko erlojuaren kontrako saioan taula erdian izan dela nabarmentzen dute, 11. postuan hain zuzen ere.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


Virenque ematen du

Virenque eta Voeckler

2004ko tourrean Richar Virenque frantziarrak azkeneko aldiz irabazi zuen mendiko sailkapena. Aurreko tourrean bere ametsetako bat betetzea lortu zuen eta pozik utzi zuen txirridularitza profesionala maillot horia janztea lortu baitzuen, hori bai edizio hartan mendiko sailkapen nagusia eskuratu zuen. Garaipen hartaz aparte, urte hartan hamargarren etapa eta lehiakortasuna saria irabazi zituen, guztira mendiko sari nagusia zazpitan irabazi zuen. Aldeko eta kontrako jendea zuen. Continue reading “Virenque ematen du”