Hushovd eta Andy Shleck ez dira Donostian izango

Azken berrien arabera, Hushovd eta Andy Schleck ez dira bihar jokatuko den Donostiako Klasikoan izango. Bagenekien Schleck anaietan gazteena ez zela lehiatzera etorriko eta horrek ez dit hainbeste penarik eman nahiz eta Tourreko bigarrena hemendik ikusteak poz emango lidakeen.

Norvegiarrarekiko ezin berdina esan. Ortzadar maillota euskal errepideetan izateak bere garrantzia duelakoan naiz. Ez dakit gero zein jarrerarekin ekingo zion lasterketari, baina banuen bai Hushovd ikusteko gogoa.

Kontuan izan bi hauek hautagai nagusien multzoan aurkitzen zirela eta zuetako zenbaitek aukeratuak izan direla.

Europcarren errendimendua zalantzan

Leku askotan entzun dut Voecklerrek aurtengo Tourrean eman duen maila neurriz kanpokoa izan dela. Egia esan ez Voecklerren kasuan bakarrik, baita Rolland eta Europcar taldearen inguruan ere. Urrutira joan gabe Alpeetako etapetan De Andrés Teledeporteko esatariak ere nahiko nabarmen aireratu zuen dopinaren inguruko burutapenak bultzatzen zituen hitzak erabiliz. Continue reading “Europcarren errendimendua zalantzan”

#46 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011

Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Oilar askoren artean aukeratu behar

Egun bakarreko lasterketa guztietarako bezala, erronka handia izango da benetan, Donostia-Donostia klasikoaren kinielarekin asmatzea. Dena dela, izen ezagunik ez da falta parte hartzaileen zerrendan.

Gilbert da aipatu beharreko lehen izena. Hura jaun eta jabe izan zen Ardenetako Hirukotean, aurtengo udaberrian, eta Tourreko lehen etapa eskuratu zuen. Donostiara irabazteko asmotan etorriz gero, lehian egongo da, Jaizkibel eta Arkale ez direlako nahikoak hura bezalako ziklista bat jokoz kanpo uzteko. Hushovd norvegiarra ere erakustaldiz erakustaldi ibili da Tourrean, eta bereziki gogoangarria izan zen Lourdesekogaraipena Aubisque igarota. Continue reading “Oilar askoren artean aukeratu behar”