Tropela.net | Tour 2011 | Ibilbidea

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Frantziako Tourraren ibilbideari errepaso bat ematen diote: aurreko edizioetatik aldatu dena, ibilbidearen egituraketa, puntuatzeko sistemaren aldaketa,… eta Tropelako kiniela egiten laguntzeko pista ugarirekin. Tropela.net podkastak iTunesen ere bai! Dagoeneko Tropela.net-eko podcastak iTunesen dituzue. Harpidetzeko aukera ere baduzue iTunesen ikonoari klik eginda.

Tourreko multzoen azterketa: euskaldunak

Aurtengoan 14 euskaldun izango ditugu Tourreko irteeran. Gehienak txirrindulari zailduak ditugu Frantziako errepideetan: Juanma Garate, Haimar Zubeldia, Xabier Zandio edo Egoi Martinez bezalako txirrindularientzat lasterketa honek ez du sekreturik. Hirurek esperientzia galanta dute, baina euren luzimenturako baino, morroi lanetarako erabiliko dute. Juanma Garate inoiz ez bezala iristen da uztailera, Sierra Nevada eta Alpeetan taldearekin kontzentrazio […]

Tourreko multzoen azterketa: beste azkarrak

Multzo honek ere denetik du. Eta ona. Gazte ausartak, sasoian ez dauden beteranoak, esprint bideratzaile oso onak, bigarren eta hirugarren mailetako esprinterrak, eta bizpahiru izar. Guztien gainetik, izen bat. Gilbert (Lotto) da multzo honetako izarra, dudarik gabe. Eta hori, kinieletan ikusten denez, oso ondo dakite Tropelazaleek. 12 garaipen batu ditu aurten, udaberriko hiru klasikoak tartean. […]

Tourreko multzoen azterketa: azkarrak

Frantziako Tourrean sailkapen nagusi bat azken egunean erabakitzen dena maillot berdearena izaten da, hots, erregulartasunarena. Normalean, eta ezuste handirik ez dugu bizi azken urteetan, esprinter batek eraman izan du sailkapen hau eta esan bezala oso interesgarria egiten zaio ikustea azken egunean ere lehia egongo dela (kontuan izanda Pariseko helmugan irabaztea nolabaiteko distira izaten duela esprintean […]

Tourreko multzoen azterketa: beste hautagaiak

Zenbat buru, hainbat helburu. Beste hautagaien multzoa zabala da, benetan. Eta helburuak ere, anitzak. Batzuk podiumerako edo are gehiago, irabazteko lehian egoteko asmoz abiatuko dira Passage du Goisetik astebete barru, eta beste batzuk asmo apalagoekin. Contadorren eta Andy Schlecken pare egoteko intentzioarekin aterako dira Evans, Vinokourov, Kloden, Leipheimer, Basso edo Samuel Sanchez. Eskarmentua sobera dute […]

Tourreko multzoen azterketa: hautagai nagusiak

Bi dira hautagai nagusiak aurtengo Tourrean: Contador eta Andy Schleck. Pintokoaren parte hartzea ez da segurua izan orain astebete arte. Garbi zegoen Pintokoaren faltan Andy Schleck izango zela faborito nagusia, baina azkenean mutzo hau era honetan sortzen lagundu du Contadorren parte hartzeak. Zalantza asko sortzen dituen multzoa da dudarik gabe. Nire inguruan galdetu dudan bakoitzean […]

Zer gertatzen da Tropela.net-eko portzentajeekin?

Hau da askok egin duzuen galdera. Ez da harritzekoa, izan ere, Hautagai nagusien multzoan bi hautagai bakarrik daude, Contador eta Andy Schleck, eta biak A multzoan daude; nola da posible hori? Aukeraketa-portzentajeen gaia oso eztabaidatua izan da Tropela.net sortu zenetik. Askok kentzea eskatu izan duzue txirrindularitzaz gehiegi ez dakienari mesede egiten diola argudiatuz. Beste hainbatek, ordea, […]

Holandarrek euren mendatea berreskuratu nahi dute

Aurrekoan nabarmendu genuen Galibier izango dela aurtengo Tourreko mendate kuttuna, 100 urte beteko baitira aurreneko aldiz igo zutenetik. Ba, etapa berean Alpe d’Huez igoko dute. Holandarren mendatea deiturikoa. Pirinioetan ikurriña festa egon ohi den moduan, Alpe d´Huezen holandarrek  ‘agintzen’  dute. Hup,Hup Holland oihukatzen dute, etengabe. Zergatik deitzen zaio Holdandarren mendatea? Ba herrialde horretako txirrindulariak jaun […]

Contador frantziarren ahotan

Aste honetan bertan argitaratu da kirol prentsan frantsesen artean eginiko inkesta bat. Bertan, frantziarrei galdetu zaie ea Contador Frantziako Tourrean izatea gustuko ote luketen. Hona inkestaren emaitzak: frantziarren %63ak ez dio lekurik ikusten Contadorri aurtengo lasterketako tropelean. Azken egunotan esan du Tourrean parte hartuko duela Pintoko txirrindulariak. Gogoratu Contadorrek 2010ko lasterketan eman zuela positibo eta […]

#21 Tropela.net podcastak: Dauphine 2011. Balorazioa

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Dauphine nola joan den aztertu dute. Tropela.net lehiaketan parte hartu eta garaile izan direnen aipamena ere egiten dute.Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Dauphine nola joan den aztertu dute. Tourrari begira Dauphinek zer erakutsi duen aipatzen dute. […]