Tony Martinek eguzkia ikusi du

Eguzkiaren Lasterketa da Paris-Nizaren ezizena, eta esan daiteke Tony Martinek (HTC) eguzkia ikusi duela berriro ere. Eguzki galdatan hartu zuen zaplasteko ederra alemaniar gazteak joan den urteko Tourrean, mendiko lehen etapan. Mendate ikaragarririk ez zegoen; bai, ordea, aldapatxo asko eta sekulako beroa. Helmugara iristeko kilometro dezente falta zirela geratu zen atzean eta etapa haren amaiera eta Tour osoa amesgaizto bilakatu zitzaion. Tira, ez zegoen Contador edo Andy Schlecken pare, baina 2009an ezusteko handienetakoa izan ostean, ikuskizun zegoen haren inguruan. Continue reading “Tony Martinek eguzkia ikusi du”

Tropelean Paris-Nizako garailea ‘pelillo’ izan da

Atzo esaten genizuen bezala, aurtengo Paris-Niza lehiaketan Jakionek eskainitako otarre eder bat genuela Tropelako onenari emateko. Azkenean 6038 parte hartzaileetatik garailea pelillo Eibartarra izan da. Zorionak pelillo!!

Gainontzekooi esan hurrengo lehiaketa Euskal Herriko Itzulian izango dela. Laster adieraziko dizuegu kiniela noiz egiten has zaitezketen. Zorte on guztioi!

Paris-Nizako Tropelako irabazleak saria izango du

Tropelan ohikoa dugun bezala, sariak banatzen ditugu parte hartzen duzuen guztion artean. Post honen bidez aurtengo lehen saria bihar amaituko den Paris-Niza lehiaketako garaileak eramango du. Saria Jakionek eskainitako otarre zoragarri bat izango da.

Ikusiko dugu ia nork irabazten duen otarre hau lehen postuetan lehia estua baitago. Biharko etaparen faltan, oraingoz podiuma pelillo, paxotix eta kortak osatzen dute.

Zorte on guztioi eta eskerrik asko Jakioni saria eskaini izanagatik!

Martinek esku-eskura du Paris-Niza

Tira, agian, askotxo esatea da hori, kontuan hartuta 23 lagun daudela 29 segundoren bueltan, baina 5. etapak asko argitu ditu gauzak. Izan ere, gaur, ostirala, 27,5 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Rognes eta Aix-en-Provence artean, eta 5. etapako irabazle Klodenek 10 segundoko aldea bakarrik dauka alemaniarrarekiko. Adibidez, Algarveko Itzuliko erlojupekoan (17 km), otsail erdialdean, Martinek 30 segundo atera zizkien Klodeni eta Luis Leon Sanchezi. Continue reading “Martinek esku-eskura du Paris-Niza”