Segundo bat nahikoa denean

Txirrindularitza zaleok –adin batetik aurrerakoek bereziki- gogoan dugu Abraham Olanok ez zuela 1996ko Giroko erlojupeko luzea eta gero maglia arrosa eskuratu segundo bakarrarengatik. Baina segundo bateko aldearekin jarri zen lider hurrengo egunean, Mortirolo etaparen atarian. Poza eta tristura. Tristura eta poza segundo baten bueltan. Continue reading “Segundo bat nahikoa denean”

Txirrindulariak sultanen artean

Apurka apurka gerturatzen ari dira denboraldiko lehen erronka nagusiak, hala nola, Paris-Niza edo Milano-San Remo, baina bitartean txirrindularitza zaleok beste probei bistadizoa bota ohi diegu, haietako batzuei, jakinminak jota. Horren adierazgarri Robert Gesinkek irabazi berri duen Omaneko Tourra.
Continue reading “Txirrindulariak sultanen artean”

Galdeanori Twitter bidez eginiko elkarrizketa Contadorren ebazpenaren inguruan

Gaur Twitter bidez Igor Gonzalez de Galdeanori Contadorren ebazpenaren inguruan galdetu diot eta azkenean elkarrizketa bat izatea lortu dut. Zuekin elkarbanatu nahiko nuke Euskaltel-Euskadiko zuzendariak esandakoak.

Guztia Igorren ondorengo tweet honekin hasi da:


Valverde: “Contadorrentzat justizia eguna da, baina injustizia besteontzat”

Orduan ez dut zalantzarik izan bere iritziaz galdetzeko eta horrela sortu da elkarrizketa: Continue reading “Galdeanori Twitter bidez eginiko elkarrizketa Contadorren ebazpenaren inguruan”

“Ingurukoek” Contador errugabe izango dela agindu dute

Ez lehen txostenak ez eta bigarrenak (nire aburuz azken hau) ez dute errugabe jo Contador, inguruko medio edo pertsonai boteretsuek baizik. Hala da jaun andreok sinistu ala ez.

Isil isilik zen Pintoko txirrindularia Mallorcako Palma Arenan bere entrenamendu saioak egiten aurtengo urtean errepidean lehiatzen aritzeko asmoari jarraituz. Orduan jakin genuen Espainiako Txirrindulari Federazioak urtebeteko zigor proposamena egiten ziola. Denok ondo dakizue ohiko kasuetan 2 urteko zigorra dela debekatutako sustantzia bat organismoan aurkitu ezkero, baina Contodorri zigorra jaistea erabaki zuten txirrindularitza arduradunek Alessandro Colò ren kasua aintzat hartuta. Ez dakizuenontzat, txirrindulari italiar honek Mexikoko Tourrean positibo eman zuen, baina bere errugabetasuna defendatzeko Mexikon izan diren klenbuterol kutsadura kasuetan oinarritu ziren. Mexikoko intoxikatutako haragia janda kutsatu zela argudiatuta, sustantzia kontsumitzeko intentziorik gabe jokatu zuela ebatzi eta zigorra 2 urtetik urtebetera jaitsi zioten. Continue reading ““Ingurukoek” Contador errugabe izango dela agindu dute”

Teknologia berriek ere zalaparta sortzen dute txirrindularitzan

Beste behin ere zalaparta dugu txirrindularitza munduan. Oraingoan, “pinganillo” edo irrati emisoreen inguruko eztabaida da txirrindulari, talde, antolatzaile eta UCI bera berriro ere borrokan jarri dituena.

Eztabaida ongi uler dadin, motzean azaltzen saiatuko naiz nola erabiltzen diren irrati emisoreak txirrindulari lasterketetan. Alde batetik, lasterketa guztietan “Radio Tour” (edo “Radio Vuelta” etab.) deitu ohi zaiona izaten da. Epaileek emititzen dute eta lasterketan doazen auto guztiek (taldeek, kazetariek, antolakuntza, babesleak etab.) dituzte entzungailuak. Bertatik, lasterketaren gorabeherak eman ohi dituzte epaileek: lasterketa nola doan, buruan doazen dortsalak, azken orduko abisuak, denbora erreferentziak, txirrindulariren bat laguntza eske dagoela etab. Informazio hori ez dute zuzenean jasotzen txirrindulariek. Continue reading “Teknologia berriek ere zalaparta sortzen dute txirrindularitzan”