Belaunaldi aldaketa amaitzear dagoen ziklokros denboraldian

Igandean ospatuko da Tabor (Txekian) 2010ko Munduko Ziklokros Txapelketa eta bertako herritar bat, Zdenek Stybar, izango da irabazteko hautagai nagusietako bat. Niels Albert flandriarra izango da bere aurkari handiena. Biak izan dira azken egunerarte Munduko Kopan lehian ibili direnak. Azken froga Albert-ek irabazi zuen baina ez zuen nahikoa izan sailkapen orokorra irabazteko. Stybarrek 2. postuarekin […]

2010eko taldeen analisia (III): Caisse d’Epargne, berebiziko bidegurutzean

Talde aski ezaguna da Caisse d’Epargne, eta tropelean sustrairik zaharrenetakoak dauzkan egitura, 1980an profesionaletan estreinatu zen Reynolds taldearen oinordekoa baita. Eta oraindik orain, bere hastapenetako filosofia eta izan berdinak dauzka: itzuli handietan erreferentzia izatea. Horixe berretsi baino ez du egiten euren buru eta izar handia den Alejandro Valverde hiru asteko gizon izatera bultzatzeak. Iazkoan azkenik […]

2010eko taldeen analisia (II): Astana, lider nagusiaren taldea

Contadorrek esan zuen bezala, Astana taldea zerotik hasiko den talde bat bezalakoa izango da 2010ean. Ez da harritzekoa Armstrongen bere talde berrirako 2009ko Tourrean izan ziren gainontzeko txirrindulariak Radio Shack taldera eraman baititu berarekin. Segurua dan bakarra egungo Frantziako Tourreko garaileak bertan izango dela 2010ean eta taldeko liderra Tourrean, aurtengoan zalantzarik gabe, Contador izango dela. […]

Meyer anaiak Australiako txapeldunak

Gaur goizaldera jokatu da Buninyong Australiako herrian elite mailako gizonezkoen aurtengo errepideko txapelketa. Bertan garaipena Travis Meyer gazteak lortu du, Meyer anaietan gazteenak. Asteazkenean jokatu zen, berriz, erlojuaren aurkako saioa eta bertan Cameron anaia zaharra gailendu zen. Bi anaiak nagusi 2010eko Australiako txapelketetan. Txapelketa honetan dagoeneko parte hartu duten txirrindulariek denboraldi berriari dagozkien maillotak eraman […]

2010eko taldeen analisia (I): Ag2r La Mondiale, usoaren eta otsoaren arteko espezie borrokalaria

Frantziar txirrindularitzak UCI-ren hierarkiaren gorengo mailan izango dituen bi taldeetako bat izango da aurten Ag2r La Mondiale taldea. Euren talderik nazioartekoena izanagatik, etxetik kanpo hortzak erakusten kosta egiten zaie Vincent Lavenu-ren mutilei, beren egutegiaz haratago helburuak jartzen badituzte ere. Aurten ere ildo beretik jarraituko duenaren itxura dauka. Linealtasun hori apur lezakeena, taldeko buruen artean, Nicolas […]

2010. urteko taldeen analisia, Tropelan

Datozen egun eta asteetan nazioarteko tropeleko talderik esanguretsuenei errepasoa emango diegu Tropelan, bakoitzak hasi berria den denboraldirako aurkezten dituen gizonik garrantzitsuenak, berrikuntzak, helburuak, etab. zeintzuk diren zuenganatu asmoz. Erregeek aurtengoan ere oparirik ekarri ez dizutela? Lasai, Tropela ere Olentzerok bakarrik izaten du gogoan, baina hemendik, besterik ez bada ere, urtean zehar izango diren lehiaketei begira […]