Lagundu Tropelari kamiseta bat erosiz!!

Zenbait modelo Tropelako kamisetarekin
Datorren ostiraleko sari banaketarekin emango diogu amaiera 2008ko denboraldiari eta oraindik zenbait kamiseta ditugu salgai. Erosi ez duzuenoi kamiseta erostera animatu nahi zaituztegu. Aukera zabala dugu “Denda” atalean ikus dezakezuen bezala, bai mutil, bai neska baita haurrentzako ere. Era honetan Tropela Elkarteari asko lagunduko zeniokete laguntza hau beharrezko baitzaigu ditugun gastuei aurre egiteko (gogoratu Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta behartan lanean dihardugunok afizioz egiten dugula).

Kamisetak gogoko ez badituzue, donazioren bat egiteko aukera ere badago. Horretarako bi kontu ditugu zabalik.

Eskerrik asko dagoeneko lagundu gaituzuen guztioi!! Eskerrik asko aurtengoan ere parte hartu duzuen guztioi!!

Munduko txapelketa ere jokatuko dugu!!

Urtero legez, Tropelako denboraldia Varesen jokatzen ari den Munduko txapelketarekin amaituko dugu. Dakizuen bezala igandean jokatuko den iraupen luzeko lasterketaren inguruan izango da lehiaketa eta egun horretako emaitzak erabakiko du garailea. Puntuazioak ikusteko Arauak atalean begira dezakezue. Irabazleak Ipintza-Rezola sagardotegian afari batetaz gozatzeko aukera izango du.

Gogoratu nahi genizueke lasterketa hau eta Munduko txapelketako gainontzekoak ETB-1etik jarraitzeko aukera dugula.

Zorte on guztioi!!

2008ko sari banaketa Bainuetxean

Urtero Frantziako Tourreko sari banaketa egin ohi izan dugu abuztuan, baina aurtengoan sari banaketa zabalagoa egitea ideia ona izango zitekeela pentsatu genuen. Horregatik aurtengo sari banaketa urte osoan zehar sarituak izan direnak biltzea nahi dugu.Zestoako Bainuetxea

Dakizuen bezala Tropelaren denboraldia igande honetan jokatuko den Mundialarekin amaitzen da, beraz, egokia iritzi genion lehiaketa honen ondoren urte osoko sari banaketa egitea. Hori dela eta, sari banaketa urriak 3an izango da Zestoako Bainuetxean ohiko legez. Sari banaketa ekitaldiari arratsaldeko 19:00tan emango zaio hasiera eta ondoren “luntx” bat izango da guztiontzat. Zalantzarik gabe Continue reading “2008ko sari banaketa Bainuetxean”

II. Jokin Ormaetxea Kriteriuma Azkoitian

kartela_kriterium_08-2_1.jpgAurreko urtean martxan jarritako ekimenari jarraipena eman eta Jokin Ormaetxea zenaren oroitzapena bizirik mantendu nahian datorren Larunbatean Irailak 27 arratsaldeko 17:00tan Azkoitian Euskal Txirrindulari Profesionalen II Jokin Ormaetxea Kriteriuma ospatuko dugu.Bertan izango direla konfirmatu duten txirrindulari batzuk honako hauek dira:

Haimar Zubeldia
Koldo Fdez de Larrea
Amets Txurruka
Mikel Astarloza
David Lopez
Imanol Erviti
Igor Romero
Mikel Gaztañaga
Aitor Galdos
Juanjo Oroz
Josu Agirre
Igor Romero
Xabat Otxotorena
Dioni Galparsoro
Beñat Intxausti
Markel Irizar
Pablo Urtasun
Angel Vazquez

Eta azkoitiko afizionatu mailako Jokin Sudupe eta Jon Garate.

Antolatzaile den JOKIN ORMAETXEA TXIRRINDULARI ELKARTEAREN izenean denok gonbidatuta zaudete Euskal Txirrindulari festa honetara!!!!!!


2008ko denboraldia amaitzen

Gaur amaituko da 2008ko Vuelta, Tropelan izango den azken aurreko lehiaketa. Dakizuen bezala, hurrengo astean izango den Mundiala ere jokatuko dugu ohi legez eta honekin denboraldia amaitutzat emango dugu. Beraz, gainontzeko lehiaketa nahi bezain ondo ibili ez bazarete azken aukera izango duzue aurtengoz. Continue reading “2008ko denboraldia amaitzen”