Askorentzako jarraibide

Jose Acebedo 2006ko Douphineko 4. etapanIragan asteburuan amaitu zen Portugalgo Itzulia David Blanco galizarraren garaipenarekin, hamaika lehiaketa egunen ostean. Tartean, besteak beste, Napolitano, Barbosa eta Pacheco-ren arteko sprintak, Torre gainera igoera ikusgarria, Koldo Gil-en berragerpena lasterketa garrantzitsu batean edota Héctor Guerra eta azken garailearen arteko markaketa estua. Hori bai, guztiaren gainetik egitura oso egonkordun lasterketa izatearen itxura eman du Portugalek; era guztietako etapak, lehiaketa garrantzitsu orok behar duen bezalako hedapena, jende ugari bide bazterretan, etab.

Ez da hala ere lasterketa bera gaurkoan idaztera ekarri gaituena, azken urteotan herrialde iberiarrak izan duen enbaxadorerik handienak bertan profesional mailan azken pedal kolpeak eman izanak baizik. Sailkapen nagusia erabaki behar zuen erlojupekoa amaitzearekin bat, José Azevedo portugaldarrak bere kirol bizitza profesionalari amaiera eman zion. Continue reading “Askorentzako jarraibide”

Lanera bueltan, Vuelta!

Vuelta 2008ko mapaBadatorkigu 2008ko Vuelta ere. Batzuri opor egunak amaitzen ariko zaizkie, beste batzuoi (eskerrak!) atseden egunak datozkigu. Baina guztiok bueltan-bueltan, Vueltaz gozatzeko aukera izango dugu!

23 egunetan 21 etapa eta 2 atseden egun. Granadan hasiko da abuztuaren 30ean taldekako erlojupeko batekin. 7 kilometrok erabakiko dute lehen urrezko txirrindularia. Itzulian beste bi erlojupeko jokatuko dira, bata Ciudad Realeko 40 kilometrotan eta bestea azken aurreko etapako 16 kilometrotako kronoeskaladan. Continue reading “Lanera bueltan, Vuelta!”

Euskalteleko txirrindularien astea

Larrearen garaipena 2008ko Burgosko itzulianBerandu nator, bai, baina ez nuke aurreko astean Euskaltel-Euskadi talde euskaldunak izan dituen garaipenak aipatu gabe gehiago atzeratu. Nire aitak dioen bezala “berandu baina seguru!”.

Aurreko astean jokatu zen Burgosko itzulia eta bertan Fernandez de Larreak sprintean (nola ez) amaitu zen 3. etapan garaipena lortu zuen. Oker ez banako aurtengo 4. garaipena du gasteiztarrak. Bejondeizula Koldo!

Bigarren garaipena sonatuagoa izan da. Eta ez da harritzekoa lau urtez behin jokatzen diren joku olinpikoetan urrezko domina eskuratzea ez baita txantxetakoa. Samuel Sanchezek hori egun zuen Txinako harresiaren inguruan jokatu zen lasterketan. Asturiarrak “ESP” maillota eta Euskaltel-Euskadiko kaskoa buruan zuela eskuak aurpegira eraman zituen helmuga lehen postuan gurutzatu zuenean. Rebellin zaharrak (edo azeri zaharrak) zilarrezko dominarekin konformatu beharrean izan zen eta Cancellara brontzezkoarekin. Continue reading “Euskalteleko txirrindularien astea”

Garai itxaropentsuak austriar txirrindularitzarentzat

Bernhard Kohl, mendiko errege

Egun handia izan zen iragan Uztailaren 27a austriar txirrindularitzarentzat. Aurreneko aldiz, herrialde honetako seme bat Tourreko amaierako podiumean izan zen. Bernhard Kohl gazteak, mendiko erregearen maillota soinean zuela, lasterketako hirugarren sailkatuari dagokion tokia zapaldu zuen.

90. hamarkadaren erdialdetik orain pare bat urterarte bere garaiko txirrindularirik saiatuenetako bat izatearen ohorea eduki zuen Austriak. Ez zuen beste askok beste eraso jotzen, baina George Totschnig urteak joan urteak etorri lasterketa askotan azaltzen zen aurrean. Ez zen irabazleegia izan garaipen batzuk izan arren. Postu on asko bildu zituen ordea. Lasterketa handiei dagokienez, 2003. urtean 12. sailkatu zen Tourrean, Giroan 5. izan ostean. Frantzian hurrengo urtean izango zuen sailkapenik onena, 7. hain zuzen. Baina bere kirol bizitzako unerik handiena, zalantza izpirik gabe, 2005ean Ax-3-domaines-eko gainean lortu zuen etapa garaipen bikainak (Alpeetako lurraldeko txirrindulari batek historian lortzen zuen bigarrena) suposatu zuen. Txirrindularitzak batzutan badaki zorrak kitatzen, eta momentu horietako bat izan zen hura.

Koxka bat beherago Peter Luttenberger aipatu behar da. Berez aurrekoak baino itxaropen handiagoak piztu zituen, Carrera taldean zela 1996. urtean Suitzako Itzulia irabazi eta Frantziako Tourrean 5. sailkatu ostean. Itxaropen horiek ordea ez zituen sekula gorpuztu. Eskalatzaile ona izan zen, baina kasu askotan talde gizon gisa erakutsi zuen muturra, arlo pertsonalean gehiegi nabarmentzerik ez baitzuen lortu. Continue reading “Garai itxaropentsuak austriar txirrindularitzarentzat”