Zer gertatzen ari zaio Saunierri?

fs029.jpgIkusita Martxante madrildarra ez dela errekuperatu –ultzeradun kolitisa–, Saunierrek Tourrera Ricco eramatea erabaki du. Oso erabaki bitxia. Beraz, Giroan horrenbeste espero genuen Ricco-Piepoli binomioa Frantzia aldean ibiliko da. Biak ere, egun asko lehiaketatik kanpo egon ondoren: Piepoli erorketek utzitako ondorioetatik errekuperatzen ibili da eta Ricco ez da lehiatu Giroa bukatu zenetik.

Saunierrek ez daki zer egin urteari buelta emateko; izan ere, iaz egin zutenarekin alderatuta, aurten agertu ere ez dira egin, Ricco-Giroa alde batera uzten badugu. Hortaz, Tourrerako ez dugu askorik espero. Zer gertatzen ari zaio Matxinen taldeari?

Argazkia: cyclingnews.com

Cancellara lokomotora. Igor Anton garaipenetik 33 segundora

Cancellararen garaipena Suitzako 7.etapanBernako gazteak etxetik gertu zuen etaparen amaiera eta horrek motibazio berezia eman dio. Iaz distantzia motzagoan tropeleko sprinterrei etapa ohostu zien, eta gaurkoan gauza bera egin du, baina oraingoan 6 kilometro lehenago erasoa joaz. Benetan ikusgarria Cancellarak eman duen erakustaldia, lokomotora bat bailitzan atzekoekiko distantzia mantenduaz. Continue reading “Cancellara lokomotora. Igor Anton garaipenetik 33 segundora”

Zarauztarrentzat Txiki-Politek eskainitako afari bat izango da sarietan

Txiki-Polit herriko sariakFrantziako Tourreko Tropelako lehiaketan parte hartzen duten zarauztarren lehen sailkatzen denak Txiki-Politen bi pertsonentzako afari bat izango da. Era honetan, Tropela guztiko sariez gain zarauztarrek beste arrazoi bat gehiago izango dute lehiaketan parte hartzeko.

Txiki-Politek egin duen bezala, beste herrietan herriko laguntzaile izateko aukera ireki dugu herriko sariak atalarekin. Beraz, norbaitek bere herrian eta bere herritarren artean sariren bat eskaini nahi badu hemen du bere aukera.

Tropela Elkartea bere aldetik sari guztiak sariak atalean gehitzen joango da partehartzaileek beren herrian saririk den ala ez jakiteko. Eta noski, babesle bat baino gehiago agertzen badira sailkapenaren postuaren arabera banatzeko aukera izango da.

Ezagutzen al duzue interesantua izan daitekeen babeslerik? Tropela Elkartearekin [email protected] helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!

Igor Antonek Suitzako etapa eta lidertza bereganatu ditu

Igor Antonek Suitzako etapa eta lidertzaBerandu gabiltza, baina atzo Igor Antonek garaipen garrantzitsua lortu zuen Suitzako itzulian. Igandea bitartean sei etapa geratzen dira oraindik, baina gaurko etapa eta gero lidertzari eusten dio eta seguraski biharko etapa ondoren ere bai.

Aurreneko etapan Freirek lortu zuen garaipena, baina Igor Anton eskalatzailea da, eta atzoko etapa Flumserberge lehen mailako mendian bukatzen zela baliatuz, garaipena eta lidertza eskuratu zituen Oinatz Bengoetxea bezala, sinistu ezinda izango da Galdakaoztarra, seguru. Benetan garrantzitsua atzokoan lortutakoa Arrateko garaipenak ihes egin baitzion eskutatik zaleok ulertzeko zail egin zitzaigun moduan, baina atzoko garaipenak itzalean utzi du Euskal Bizikletan jazotakoa. Continue reading “Igor Antonek Suitzako etapa eta lidertza bereganatu ditu”

Tourrerako azken parada: Suitza

Catalunyako Volta joan da, Dauphiné-Libèré abian da, eta larunbat honetan Frantziako Tour aurreko azken itzuli handia hasiko da, Suitzako Tourra alegia.

Antolatzaileek oso ibilbide polita diseinatu dute, etapa gorabeheratsuak, esprinterrentzako etaparen bat, eta goi mailako mendiko etapak nahastuz. Aipatzeko modukoa da azken aurreko etapa, 25 km-ko kronoigoera bat, 400 metrotik hasi eta ia 2000 metroetaraino iristen den Col du Klausen mendatearena, alegia.

Cadel Evans, Alejandro Valverde, Carlos Sastre, Michael Rogers edo Haimar Zubeldia bezalako Tour gizonak Frantziako errepideetan egon arren, Suitzako Tourrak punta-puntako txirrindulariak Continue reading “Tourrerako azken parada: Suitza”