Tropela.net-ek 3 urte bete ditu gaur. Zorionak guztioi!

Orain hiru urte jarri genuen Tropela.net webgunearen proiektua abian nahiz eta jendaurrean 2005eko Tourraren inguruko lehiaketarekin ezagutzera eman. Gaurdaino iritsi bagara, gure inguruko, babesle, laguntzaile eta webgunean parte hartzen duzuen guztioi eskerrak izan da. Eta nola ez, denbora luze honetan lanean jarraitzeko indarra zuek eman diguzue. Beraz, zorionak guztioi! 3 urte beranduago, webgunea berriro ere […]

Jens Voigt: ecce hommo

Bapatean, Abramovich bezalako aberats batek sekulako diru sorta emango balit txirrindulari talde profesional bat sortzeko, ez nuke dudarik izango lehenengo fitxaketa egiteko orduan: Jens Voigt alemaniarra. Gero etorriko ziren punta-puntako esprinterrak, igotzaileak eta etapa ehiztariak, baina lehenengoa bera izango litzateke, nahiz eta 37 urtera bidean dihoan. Zaila da tropelean horrelako txirrindulari puska bat aurkitzea. Txirrindulari […]

Euskal Herriko Itzulia 2008. Ibilbideari gainbegiratua.

Euskal Herriko Itzulia hasteko aste bete falta denez gero, ibilibideari gainbegiratu bat ematea komeni da. Hartara gainera, Tropelak antolatutako jokoan parte hartzen dutenek erreferentzia baliagarri bat izango dute txirrindulariak hautatzerako garaian. Baina, gehiago luzatu gabe, has gaitezen etapak banan banan aztertzen: 1. Etapa: Legazpi-Legazpi (137 km.). Aurtengo edizioko etaparik laburrena (erlojupekoa salbu, noski). 3. mailako […]

Gogor dator Koldo!!!

Euskaltel-Euskadiko Koldo Fernadez de Larreak irabazi zuen atzokoan Gaztela eta Leongo itzuliko azken etapa, Guardon hasi eta Riañon bukatu da 158 kilometroko luzera eduki duen etapa. 3 ordu, 58 minutu eta 28 segunduko denbora behar izan du helmuga gurutzatzeko eta denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du. Ventosok jo zuen azken metroetako lahen erasoa baina katea […]

Euskal Herriko Itzulian, Tropelik ba ote?

Pixkanaka ari da gerturatzen tropeleko txirrindularirik onentsuenak Euskal Herriko errepideetan lanean jarriko dituen Itzulia. Apirilaren 7an emango zaio hasiera probari eta aurtengo Itzuliak, iaz bezala, 6 etapa izango ditu 6 egunetan banatuta. Legazpin emango zaio hasiera Itzuliari eta larunbatean Orion amaituko da. Orion jokatuko den erlojupeko aldapatsu eta konplikatuak emango digu aurtengo txapelaren irabazlearen izena. […]

Aste Santuan… Espartako!!

Iragan larunbatetik egun batzuk pasa diren arren, Fabian Cancellara-ren erakustaldiari buruz lerroren bat idaztea derrigorrezkoa da. Suitzarrak erakustaldiak ematea gaur egun albiste ez bada ere, Milano-San Remo klasikoan eginikoak zur eta lur utzi gintuen lasterketa ikusi genuen gehientsuenok. Garaipenen zerrenda otsailean ireki zuen ordea, Californiako Itzuliko atarikoa irabazita. Ondoren ez zuen sailkapen nagusia lortu, baina […]

Gaztañaga garaile Loire Atlantique klasikoan

Atzo jokatu zen Loire Atlantique klasikoaren bederatzigarren edizioa eta bertan Mikel Gaztañagak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen. 18 kilometroko zirkuitu bati hamar itzuli eman behar zizkioten ziklistek helmuga Nantes inguruko herri txiki batean kokatua zegoela. Itzuli bakoitzean pare bat muino ere igo behar zituzten baina gogortasun askorik gabeak. Helmugarako 30 kilometro inguru falta zirela egin […]

Non ote dago?

Gustura jakin nahiko nuke iazko Tourra irabazteko zorian zegoen txirrindulari danimarkarra nondik dabilen eta zertan ari den… Argituko al digute noizbait zer gertatu zen Michael Rasmussenekin? Bere webgunean ere mugimendu gutxi nabari da baina azken berrian bere errugabetasuna adierazten saiatzen da, odol-analisien emaitzak aditzera emanez eta uneoro taldeak non zegoela bazekiela adieraziaz. Nire ustez horrelako […]

Mugimendu gutxi… ala irudipen soila?

Azken bi urteetako eskandaluen ondoren txirrindularitza krisian dagoela esan daiteke. Nik ez nuen uste txirrindulari onenak taldez mugitu zirenik baina egia esateko ziklista esanguratsu batzuk giro aldaketa nabarmena eman dute. Zalantzarik gabe, mugimendu handienen arrazoiak Discovery Channel talde edo egituraren desagertzea eta Astana taldearen aldaketa nabarmena izan dira. Discoveryren amaieraren ondorioz etxeko taldeak, Euskaltel-Euskadik fitxaketarik […]

Hileta elizkizuna atari, legegizonak atezaindari

Dutxa ederra hartu dut eguerdi aldera. Bestondo pittin bat dudalakoan nago, baina, zorionez, ez dut gurasoen begirada zelatari-salatarien dopin kontrolik pasa behar izan. Irratiari adi, entzumenari men… kirol orduari dagokion sintoniaren esperoan; esatariaren hitz jario landua, perfekzioa aurkitu nahiaren saiakera labaindua, antzua… Berrien piroteknia; batzuek zeruaren adiskide eta besteak adiskideen zeru… entzulearen keinu kontrajarrien arteko […]