Mayoren laginak II. Positibo baieztatua

Aurrekoan kulebroiaz hitz egiten nizuen eta ikusten duzuen bezala hala suertatzen ari da. Seguru oraindik zer esan handia emango duela eta izenburuan islatzea erabaki dut, Hollywoodeko pelikula onen jarraipenei bezala hasierako tituluari erromatar zenbaki bat gehituz. Ia bi hilabete pasa dira Mayoren negatiboa jakin genuenetik eta 24 ordu gutxiago Pat McQuaid-ek gaur ezagutu dugun kontra […]

2008ko “Itzuli Handien” ibilbideak – III – . Espainiako Vuelta

Hemen dugu falta zitzaigun azkenengo “itzuli handiaren” aurkezpena, Espainiako Vuelta. Jadanik jakinaren gainean izango zarete proba honek ez didala beste lasterketa askok adinako irrikarik sortzen, agian korritzen den garaian korritzen delako, agian partehartzaileen mailagatik… hala ere, batez ere, bere ibilbideak proba ikusgarria izaten laguntzen ez duelako da, nire kasuan behintzat, proba hau ikusi “behar” hori […]

2008ko “Itzuli Handien” ibilbideak – II – . Italiako Giroa

Ikaragarria. Zoragarria. Ikusgarria… Zeuek nahi duzuen adjektiboa ipini larunbatean aurkeztu zen Italiako Giroaren ibilbideari. Ibilbideak ez digu sekulan probaren ikusgarritasuna ziurtatuko, hori bai, lagungarri izaten da, askotan derrigorrezko ere bai, txirrindularien gogoarekin batera, eta begien aurrean dudan ibilbideari begiradatxo bat botatzeak datorren urteko maiatzean lasterketa ikusgarri batean aurrean egon gaitezkeela esaten dit. Hitz bakar batekin […]