2008ko “Itzuli Handien” ibilbideak – I – . Frantziako Tourra

2008ko Tourreko ibilbideaDatozen asteotan 2008ko hiru itzuli handien aurkezpenak izango ditugu. Proba hauen emaitzetan garrantzia handia izaten duten ibilbidea aurkezten da bertan, modu batera edo bestera, txirrindulari batzuen mesedetan edo kaltetan bihurtzen delarik ibilbide hori. Egia da askotan txirrindulari onenak irabazten duela azkenean proba baina era berean, argi daukat duen garrantziarik ez zaiola ematen ibilbideari, eta ez naiz ari zaleei begira, profesional beraiei baizik.

Frantziako Tourreko ibilbidea izan da aurrena aurkezten. Azken egunotan gogortasun handia eta erlojupeko kilometro asko izango ziren zurrumurruak ugariak ziren -agian zaleen nahia gehiago ote? – baina ez da horrelakorik gertatu. Continue reading “2008ko “Itzuli Handien” ibilbideak – I – . Frantziako Tourra”

Mayoren laginak

Euskal txirrindulari asko ginen abuztuaren 20a noiz iritsiko ote zen zain, hori izango baitzen Mayoren kontraanalisiaren berri emango zigun data. Prentsan begiratu genuen, internet sarean webguneetan surfean aritu ginen, irrati-telebistei harreta berezia jarri genien, baina abuztuko aste harek kontraanalisiaren berririk ez zigun eman. Mayo Giroan

Denborak aurrera egin zuen eta Mayok Kalakan eginiko agerraldi publikorarte ia ahaztu zitzaidan Igorrekoa kontraanalisiaren zain zela. Gainera kasualitatez parean tokatu zitzaidan eta hamar minutu besterik ez nituen ikusi. Nire artean nion: “oraindik ez dute emaitzik eman? Positibo eman zuenean azkar asko bidali zuten ba etxera bizkaitarra!!”. Adi-adi entzun nituen bere adierazpenak, eta egia esan sentsazio txarra jaso nuen. Beharbada kazeta mundua ez da Iban gustura mugitzen den lekua (gogoratu Frantziako Tourreko motoko kamaralaria) eta nire iritziz ez zen gai izan bere burua behar bezala defendatzeko. Nik behintzat ez nion sinistu. Continue reading “Mayoren laginak”

Emakumezkoen txirrindularitza

Sarasola eta Zabirova BiranUrrian sartu berriak gaudela eta denboraldia bukatzear dagoela emakumezkoen txirrindularitzaz kontutxo batzuk nahiko nituzke egin. Mutilen konparaketaz hasita askoz gutxiago ematen dute nesken berri. Txirrindularitzan nahiz beste kirol guztietan. Eta beno, hasteko esan nahiko nuke Euskal Herrian 4 talde daudela. Nafarroan Berritxako, Gipuzkoan Debabarrena eta Tolosa eta Bizkaian Sabeko. Talde berean sartzen da Bizkaia Panda taldea. Azken hau goi mailako kategoriakoa da. Pistan berriz independenteago ibiltzen gara. Ez dago hainbeste talde. Euskal Herri mailan ezagunenak neska hauek daude. Leire Olabarria, Berta Fernandez, Joana Eslaba, Karina Morentin eta hainbat. Pistako mailan kategoria altuenean ibili den neska Leire Olabarria da, gipuzkoarra.

Orain bidean sartuko naiz. Bideko egutegia Continue reading “Emakumezkoen txirrindularitza”